Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur arratsaldean jakinarazi duenez, Guerreras Iberdrola Ligako finalerdiko joaneko partida maiatzaren 17an, igandean, izango da, 13etan, Teledeportek zuzenean eskainiko duelako.
Maiatzaren 8an, ostiralean (20,30etan), super amara Bera Berak eta Caja Rural Aula Valladolidek itxiko dute maiatzaren 10era arte Illunben jokatuko den Erreginaren Kopako XLVII. edizioaren azken faseko lehen jardunaldia. Kopan bosgarren norgehiagoka izango da, hirugarrena Ilunben, ligan errealitate desberdinak bizi dituzten bi taldeen artean, izan ere, gaur Gaztelako klubak bere aulkian erreleboa jakinarazi du, hau da, Francisco Javier Rujasek Salva Puig ordezkatuko du denboraldia amaitu arte.
Alderdi Ederren Bera Bera, Egia eta La Salle Saieko eskoletako taldeekin eskubaloi jardunaldiaren ondoren, super amara Bera Berako plantilla eta ardurdunak, Ane Oyarbide Berdintasun zinegotzia, Iñaki Gabarain Kirol zinegotzia eta Roberto Ramajo Foru Aldundiko Kiroleko zuzendari lagun Donostiako klub sarituenak lortutako bederatzi kopak biltzen dituen erakusketan izan ziren.
super amara Bera Berak Grafometal Sporting La Riojari (24-20) berriro irabazi dio, gaurkoan Gascan, Guerreras Iberdrola Ligako final-laurdenetako itzulerako partidan. 49-43 emaitza globala kontutan hartuta Donostiako taldeak finalerdietan Conservas Orbe Zendal Porriño izango du aurkari, A Guardan(15-20) irabazita.






























