Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietarako txartela. Horixe jarriko da jokoan Josean Gascan bihar (larunbata 18etan), super amara Bera Bera eta Grafometal Sporting La Rioja taldeen artean (Miguel Soria – valentziarra– eta Ernesto Ruiz – andaluziarra–), etxekoak bi goleko aldearekin iritsi direla Anoetako kiroldegira.
Zubia izan arren –datorren asteburuan Kopa dela eta ez da jardunaldirik jokatuko- Bera Berako harrobiak sei hitzordu ditu gaur eta bihar.
Ostiralean jubenil neskek Elgoibarren arituko dira; eta larunbatean Bidebietak hiru norgehiagoka hartuko ditu eta infantilen kasuan goizean Gascan jokatuko dute.
Naturklima Fundazioak eta Bera Berak babesletza akordio bat sinatu dute, eskubaloi arloak ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioko praktika onak herritarrei oro har zuzenduta, birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz, alegia.
super amara Bera Berak Grafometal Sporting La Rioja hartuko du larunbatean (18etan) Josean Gasca kiroldegian, Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietara pasatzeko helburuarekin. Horretarako, Imanol Alvarez entrenatzailearen hitzetan, “ez dago erlaxaziorako tarterik”, nahiz eta joaneko partidako taldeak Logroñotik bi goleko aldea ekarri.





































