Denboraldiko lehen entrenamendua Gascan egiteaz gain, super amara Bera Berak Melinda Louis, Amandine Balzinc, Kelly Fonkeng eta bigarren entrenatzailea, Xabat Beloki, aurkeztu ditu gaur goizean Bidebietan. Guztiak bat etorri dira “klubaren helburuak lortzeko guztia ematera gatoz”. Arrazoi pertsonalak tarteko, Alexandra Shunu angolarra laster egingo du taldearekin.
Donostiako udalak Egiako 31. Nazioarteko txapelketa aurkezpena hartu du gaur goizean, emakumezkoetan super amara Bera Bera, JDA Dijon Handball –egungo European Leagueko txapelduna-, Replasa Beti Onak eta Grafomental Sporting La Rioja partaidetzarekin abuztuaren 21 eta 22an burutuko dena.
Pasa den astean, Ciudad Realen konzentrazioa burutu ostean Cristina Cabeza jubenil mailako hautatzaileak Errumanian jokatuko den Munduko Txapelketako zerrendan kokatu ditu Bera Berako jokalari Oihana Murgiondo eta Elene Fresco.































