Bera Bera

Select your language

Denboraldiko lehen entrenamendua Gascan egiteaz gain, super amara Bera Berak Melinda Louis, Amandine Balzinc, Kelly Fonkeng eta bigarren entrenatzailea, Xabat Beloki, aurkeztu ditu gaur goizean Bidebietan. Guztiak bat etorri dira “klubaren helburuak lortzeko guztia ematera gatoz”. Arrazoi pertsonalak tarteko, Alexandra Shunu angolarra laster egingo du taldearekin.

Jon Begiristain entrenatzaileak aurkeztu ditu aurpegi berriak. Louisen inguruan nabarmendu du “defentsan eta erasoan ekarpen handia egingo digu”. Iazko ligako ezker hegaleko onenak aitortu du “pozik dagoela eta konfiantza handiarekin datorrela”, eta azpimarratu du “European Leagueko multzoen fasera jokatzea” du amets. Amandine Balzinc -ligako atezainik onena- eta Guardesekin European Cup irabazi duena, Europa ere hizpide izan du “Cup esperientzia handia izan zen, baina nahiago dut European Leaguean jokatu” aitortu du frantziarrak. Illunbeko Koparen oroitzapen atsegina du, eta hitzeman du “dena irabazteko eta hobetzeko lan egingo duela”.

Kelly Fonkengen gaztetasuna azpimarratu du Begiristainek, baina baita kalitatea ere. Pibote nafarrak uste du “aurrerapauso bat” emango duela. Bere ustez, super amara Bera Bera “hazteko leku ezin hobea da, helburu handiak dituelako”. Fonkengek “pertsona eta jokalari gisa hazi nahi du, eta defentsan zein erasoan ahalik eta ekarpen handiena egin”.

Azkenik, Begiristainek Xabat Beloki aurkeztu du bigarren entrenatzaile gisa. “Usurbilen eta Zumaian egin du bere ibilbidea eskubaloian, asko hitz egin dugu eskubaloiaz, eta nire konfiantza osoa da”. Belokik aitortu du berehala onartu zuela Begiristainek proposatutako erronka, “ilusio eta gogo handia” duela adierazi du, eta “lehiaketa bakoitza amaiera arte aukerak izateko” lana ziurtatu du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores