Maitane Etxeberria super amara Bera Berako kapitainak denboraldiaurreko laugarren saioa hasi aurretik komunikabideak hartatu ditu. Hegalekoak onartu du “atseden hartuta eta denboraldia hasteko gogo handiarekin” iritsi direla.
Etxeberriak “gogotsu” ikusten ditu “bai talde teknikoa bai gu, Jon ezagutzen dugu eta berak gu eta Xabatekin (Beloki) komunikazio ona duela ikusten dugu”. Era berean taldekide berriak ere lan egiteko gogoz ikusi ditu” beraz, testuinguru horretan “pozik nago”. Erronkei buruz galdetuta, iragan denboraldiarekin alderatuta izan diren aldaketen jakitun, kapitainak argi du “helburuak ez direla aldatzen, eta Europan beti saiatzen gara beste pauso bat ematen”.
Sei lagunarteko
Denboraldiaurreko bigarren astean, super amara Bera Berak abuztuko lagunarteko sorta itxi du, guztira sei, abuztuaren 8an Oviedon hasi eta 26an Oñatin amaitu, Replasa Beti Onaken aurka. Jon Begiristainek eta Xabat Belokik seigarren partida nahi zuten eta taldea Oviedora joango da Guerreras Iberdrola Ligara igo berri den Lobas Alimerka Oviedoren aurka jokatzera. Abuztuaren 8an izango da, larunbata, 17etan, Asturiasko hiriburuko Florida Arena Udal Kiroldegian.
Hurrengo hitzordua Villacelamako Summer BAGean izango da. Abuztuaren 13an, 20etan, super amara Bera Berak Sporting eta Lisboa Benficaren aurka neurtuko ditu indarrak. Aurretik, Caja Rural Aula Valladolidek eta Atletico Guardesek irekiko dute txapelketa. Hurrengo egunean, goizean, hirugarren posturako partida eta finala 13etan.
Abuztuaren 21ean eta 22an txapelketa berezia. Donostiako Egiako kiroldegian izango delako eta European Leagueko txapelduna eta gipuzkoarren Europako azken aurkaria den JDA Dijonen presentziagatik. super amara Bera Berak Grafometal Sporting La Riojaren aurka neurtuko ditu indarrak hilaren 21ean 20etan eta aurretik JDA Dijon eta Replasa Beti Onak arituko dira. Hurrengo egunean, hirugarren eta laugarren postua (18etan) eta finala (20etan).
Azkenik, Oñatiko Aloña Mendiren 50. urteurreneko ekitaldien barruan, super amara Bera Berak eta Replasa Beti Onakek Zubikoa kiroldegian izango dute hitzordua, abuztuaren 26an, asteazkena, 19:30etik aurrera.































