Anne Erauskinek eta Elke Karstenek komunikabideak artatu dituzte gaur goizean Ammman, eta biak bat etorri dira European Leagueko QR3ko joaneko partidan (22-19) JDA Bourgogne Dijonen aurka lortutako garaipena “azpimarratzen”, baina era berean nahiago dute Palais des Sports JM Geoffroyra irten “tarte horri erreparatu gabe”.
Zilarrezko mailako 8. Jardunaldiari ekingo dio Bera Berako bigarren taldeak Aiala Zarautz hartuz Bidebietan, igandean 12,15etan. Santanderren irabazita, sailkanpenean beste urrats bat eman nahi dute donostiarrek. Zarauztarrak berriz Los Chelines bigarren sailkatua gainditzeko zorioan izan ziren Aritzbatalden.
Bigarren zatian errenka hasi da lehen zatian (11-15) egindako lana zapuztuz, baina Lucia Zamorak Replasa Beti Onak aurretik jarri duenean (48 ": 24-23), hamar minutu baino gutxiagoren faltan etorri da talde gipuzkoarraren erreakzioa. 0-5eko partzialari esker, estutasunik gabe irabazi du partida, eta bi puntu batu ditu Guerreras Iberdrola Ligako lidergoa ziurtatzeko etenaldian, 22 puntutik 21 lortuta.
Joan den larunbateko European Leagueko QR3ko joaneko partidak suposatu zuen ahalegin ikaragarritik errekuperatzeko ia denborarik gabe, super amara Bera Berak bihar itxi nahi du Atarrabian (19etan, Álvarez eta Bustamente) Guerreras Iberdrola Ligako lehen fasea garaipen batekin Replasa Beti Onaken aurka, Munduko Txapelketako geldialdira lidergoan iristea ziurtatuko lukeena.


































