super amara Bera Berak lidergoa berretsi nahi du larunbat honetan Gascan (18etan), Mecalia Atletico Guardes aurkari zuzenaren aurka, talde donostiarrarengandik bi puntura dagoena. Puntu bakarrera dagoen Rocasak lasaitasunez ikusiko du neurketa, igande eguerdian Arrecifen jokatuko duelako bere partida.
Mecalia Atletico Guardes izan zen liga erregularreko talderik onena joan den denboraldian, lidergoa 23. jardunaldian matematikoki ziurtatu zuelarik. Ondoren, penaltiak behartzetik gol bakarrera geratu zen Atticgo BM Elxen aurkako finalerdian. Nahiz eta baja izan, Ana Seabrak zuzentzen duen taldeak maila ona mantentzen jarraitzen du sasoi honetan ere.
Asteburuan jokaturiko hiru promozioak irabazi ostean, Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeak Euskadiko txapelketan jarraituko dute eta Bera Bera Donibane kadete mutilen taldeak salto egin du bertara.
Klubean seigarren denboraldia bete ondoren, Laura Hernandezek super amara Bera Bera utziko du denboraldi amaieran, bere kirol ibilbidean beste esperientzia bat bizitze aldera.
Berandu erreakzionatu du super amara Bera Berak Telden puntuak lortzeko. Rocasak bere hamargarren partida jarraian irabazteaz gain, averagea ere eramateko aukera izan du, 56. minutuan 25-21eko emaitza kezkagarri alde izan baitu, Erauskinek gol batera jarri du azken segundoetan jabetza izateko zorian egon da talde donostiarra baina ezin eutsi. Garaipen honekin, Rocasa bigarren jarri da sailkapenean, donostiarrengandik puntu bakarrera.



































