La Salle ikastetxeko kiroldegian ospatu zen Aldundia Garaikurra E multzoko finala irabazi zuen Bera Berak Ecenarro Bergara taldearen aurka (26-20). Aitzitik, igoera fasean finalerdia galdu zuen Bera Berako senior taldeak Hernanin Elgoibarrekin (32-26).
Espainiako Eskubaloi Federazioak atzo jakinarazi zuen bezala, Ester Somazak baja izan da aste honetan Espainiarekin, “Greziako egonaldian eskuin belaunean lesio bat izan zuelako”. Frogek hipotesi txarrenak berretsi dituzte.
Zuazo Barakaldok bi areetan azken minutuetan gehiago asmatu duelako Euskal Kopako aurtengo txapelduna izan da, Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatako lehian (23-25).
Bera Bera Eskubaloiko harrobiak hiru partida jokatuko ditu asteburuan. Larunbatean kadete nesketan, Bera Bera Urdinak Bergara izango du aurkari E multzoko Diputazioko kopako finalean, La Sallen, 13etan.
Hernanin 18,30etan, senior mutilek 1. Territorialera igotzeko aukera izango dute Elgoibar gaindituz gero eta igandean finala jokatuz,
Eta igandean, Infantil nesketan, Bera Bera Urdinak Saieko hartuko du Bidebietan 10etan.





































