Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak dagoeneko eman du izena 2026-27 European League-an, Europako Federazioari beharrezko dokumentazioa osaturik, Espainiako Federazioaren bitartez, besteak beste 10.000 euro fidantza gisa ordainduta.

Datorren denboraldiari begira, Espainiako ligak hiru postu ditu, Rocasa Gran Canaria, Costa del Sol Malaga eta super amara Bera Beraren eskuetan. Lehen postua Kanarietako taldeari dagokio liga irabaztean; bigarrena, gipuzkoarrari liga erregularreko lehena izateagatik, eta hirugarrena, andaluziarrari. Hala ere, EHFk kluben rankinga lehenesteko erabiliko du, taldeak dagozkien errondetan kokatzeko. Hau da, Federazioak taldeen azken hiru denboraldietako Europako parte-hartzea kontuan hartuko du, adibidez, QR3a jokatzeagatik bederatzi puntu emanez edo final-laurdenak jokatzeagatik 21 puntu lortuz. Ondorioz, aurreikus daiteke super amara Bera Bera eta Costa del Sol Málaga Rocasa baino kanporaketa aurreratuagoan egongo direla, eta Donostiako klubean espero dute EHFk azaroko kanporaketan kokatuko dituela, koadroaren goiko aldean, horrek talde handiak saihestea ekarriko luke, baina ez du esan nahi multzoen fasera sartzea erraza izango denik.

Izena emateko epea ekainaren 24an amaituko da, eta ondoren EHFk kontuak egin eta zozketaren eguna finkatu beharko du.

Ekainaren 27an Vienan egingo den Champions Leaguerako 17 taldek bakarrik eman dute izena, eta, beraz, EHFk talde bakarra kanpoan utzi beharko du.

Asteburu honetan Europako Federazioak 27-28 denboraldian eta haratago izango diren lehiaketa sistemak onartu ditu. Txapeldunen ligan lau taldez osaturiko lau multzotan banatuko dira 16 taldeak, multzoen fasean aurreneko hiru taldeek Main Round delakora pasako dira, azkeneko lauek aldiz Europen Leagueko final-zortzirenetara pasako direlarik. Txapelketa honetan, aldiz, 24 talde arituko dira sailkapen faseak desagertuz, ondorioz, rakinaren beste aldaketa bat espero da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores