Bera Bera

Select your language

Datorren larunbatean Espainiako Eskubaloi Federazioak Urteko Batzarra egingo du Orihuelan (Alacant), eta, besteak beste, Guerreras Iberdrola Ligaren lehiaketa sistemaren aldaketa eta 2026-27 egutegia izango ditu hizpide.

Bera Bera Eskubaloi taldeko ordezkari izango da Tati Garmendia, bertab kluben proposamena eztabaidatuko du Batzarrak, horien artean, titulua lortzeko play-offa liga erregularreko lehen lau taldeei murriztea, hau da, finalerdiak joan-etorri eta finala bi partida irabaztera. Horrez gain, jaitsierako play-down-a desagertuko litzateke, eta, ondorioz, azken bi sailkatuek galduko lukete Iberdrola maila. Eta emakumezkoen Superkopak formatu tradizionala berreskuratu luke, Portugaleko Eskubaloi Federazioak konpromisuari muzin eginda.

Beraz, denboraldia irailaren 5-6an hasiko da, Rocasa eta super amara Bera Beraren arteko Superkopa jokatuz, bere izaera iberiarrari eusten dion gizonezkoen Superkoparen testuinguruan.

Halaber, Guerreras Iberdrola Ligako lehen jardunaldia iraileko bigarren astean hasiko da. Ildo horretan, Federazioak Espainiako selekzioaren inguruan dauden jokalariak teknifikatzeko 2029 proiektua jarriko du abian, lau asteko lana diseinatuz, uztailean, irailean, urrian eta azaroan, Europako Txapelketara begira kontzentratu aurretik.

Bestalde, Iruñeko Erreginaren Koparako datak 2027ko apirilaren 2tik 4ra ezarri dira, baina instalazioaren erabilgarritasunaren arabera aldatu daitezke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores