Bera Bera

Select your language

Alexandra Lutunu Shunu eskuin alboko jokalaria Sport Lisboa eta Benficatik datorrenak, super amara Bera Beraren 2026-27 denboraldiko plantilla osatuko du.

28 urteko angolarra azken hiru denboraldietan Lisboako taldean aritu da, atzo azken partida jokatuz. Talde honekin azken hiru ligak irabazi ditu, Europan jokatzeaz gain. Izan ere, hiru aldiz neurtu da super amara Bera Beraren aurka, horietako lehena 2023ko irailean Gascan jokatutako Superkopa Iberikoan; bigarrena 2024ko urrian European Leagueko kanporaketan, eta hirugarrena Iruñeko Superkopan, 2025eko irailean.

Zuzendaritza teknikoa ziur da Shunuk kalitatea eta eskarmentua emango diola taldeari, erasoan lehen lerroan edozein postuan joka lezake, banakako jokaldietan nabarmentzen da eta jaurtiketa indartsua du.

super amara Bera Bera 26-27 plantilla:

Atezainak: Lucía Prades eta Amandine Balzinc

Eskuin Hegalekoak: Maitane Etxeberria eta Anne Erauskin (kapitainak)

Ezker Hegalekoa: Elena Amores eta Melinda Louis

Piboteak: Shula Gavilán eta Kelly Fonkeng

Zentralak: Elba Álvarez eta Lisanne Kruijswijk

Lehen lerroan: Elke Karsten, Carmen Arroyo, Ester Somaza, Elene Fresco, Sora Ishikawa eta Alexandra Shunu.

Entrenatzailea: Jon Begiristain

Laguntzailea: Xabat Beloki

Delegatua: Txema Leal

Medikua: Txema Benito

Fisioterapeutak: Imanol Muñoz eta Enara Vaquero

Atezainen prestatzailea: Jorge Martínez

Prestakuntza fisikoa: Ammma

Datuen azterketa: Álex Nogués

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores