
Andrea Saez Zumaiako Pulpo taldetik datorrena eta datorren astean 18 urte beteko dituen atezain gazteak Bera Berako Zilarrezko Mailako taldean jokatuko du. Horrez gain, atzo Espainiako Federazioak jakinarazi zuenez, Txinan jokatuko den mailako Munduko Txapelketa prestatzeko aukeratuen artean dago zumaiarra.

Ambros Martin hautatzaileak 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko prestatu duen behin betiko zerrendan dago super amara Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria. 14 hautatuen artean ageri da, beraz, bere lehen Joku Olinpikoetan parte hartuko du lezotarrak.

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur goizean eman du ezagutzera Emakumezkoen Zilarrezko Mailako taldeen osaketaren eta, era berean, 24-25 denboraldirako egutegia zozketatu du. Bera Berak irailaren 21ean egingo du debuta Donostian, Synerbot Welding La Jotaren aurka, lankidetza hitzarmena duen Zaragozako taldea, eta Aiala Zarautzen aurka itxiko du, etxean ere, 2025eko apirilaren 5ean.

Europako Federazioak (EHF) gaur eguerdian argitaratu du European Leagueko 24-25 denboraldiko taldeen banaketa, 35 taldek osatzen dutena eta super amara Bera Bera QR2 kanporaketan kokatu du. Beraz, talde donostiarrak urriaren 5-6an hasiko du bere ibilbidea. Zozketa, QR3 ere barne hartuko duena, Vienako egoitzan burutuko da, uztailaren 16an.

Espainiako Selekzioak Joko Olinpikoak prestatzeko hirugarren kontzentrazioa egingo du Donostia eta Irun artean. Ambros Martinek hautatutako 18 jokalariak igandean iritsiko dira Donostiara, Manteoko gimnasioan ere entrenatuko dira – Angolan ere arituko da – eta Artalekuko pistan, beraz, super amara Bera Berako Maitane Etxeberria jokalariak, etxetik inoiz baino gertuago burutuko du stagea.