
super amara Bera Bera eta Replasa Beti Onak taldeek, Lyndie Tchaptchet eta Olaia Luzuriaga jokalarien bitartez, abuztuaren 30ean (ostiralean) jokatuko duten Guerreras Iberdrola Liga irekiko duen partida aurkeztu dute Etxeberriko Lacturaleko Interpretazio Zentroan, Atarrabiako Indurain anaiak izeneko kiroldegian burutuko dena (21etan TDP).

Abuztuaren 30ean, 21etan. Guerreras Iberdrola Liga ez da inoiz hain goiz hasi (2019an Eibarren jokatu zen Superkopa abuztuaren 31n). hortaz, super amara Bera Berak irekiko du lehiaketa ofiziala Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian Replasa Beti Onak bisitatuz, Teledeportek emango duen derbia. Klubak autobusa antolatu du zaleei bidaia errazte aldera.

Denboraldiaurreko azken partidan, super amara Bera Berak Zuazo gainditu du Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, bigarren zatian gehiago asmatu duelako (29-20, 13-11 atsedenaldian). Horrela, Imanol Alvarezen neskek bost partidako prestaketa bati amaiera emango diote Atarrabian, abuztuaren 30ean (21etan) ligari ekin aurretik.

Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatuko du bihar (18etan) super amara Bera Berak azken lagunartekoa, Debabarreneko Sanlo klubaren 25. urteurrena ospatze aldera. Ospakizunari Bidasoa-Irun eta Logroño batuko zaizkio, 20etatik aurrera.