
Mariane Fernandes ezker hegalekoak eta Bera Bera super amarak euren bideak banatuko dituzte denboraldi honen amaieran.

Maiatzaren 10etik 12ra Illunbeko Donostia Arenan jokatuko den Erreginaren Koparen XLV edizioko azken fasearen zozketaren arabera, super amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardesen aurka jokatuko du final-laurdenetan eta Galiziako taldea gainditzen badu Atticgo BM Elche vs Costa del Sol Malagako irabazlearen aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.

Erreginaren Kopako XLV ediziorako sailkatutako zortzi taldeek: super amara Bera Bera, KH7 BM Granollers, Costa del Sol Málaga, Atticgo BM Elche, Mecalia Atlético Guardes, Conservas Orbe Rubensa Porriño, Caja Rural Aula Valladolid eta Elda Prestigiok bihar, asteartea, Donostiako Aquariumean egingo den zozketan ezagutuko dituzte kanporaketak eta azken fasean egingo duten ibilbidea, 2022an bezala, Illunbeko Donostia Arenan ospatuko dena, maiatzaren 10etik 12ra.

Azken unera arte saiatu arren Bera Bera senior taldeak ezin izan zuen partida irauli Urdulizen, ondorioz, Zarautz liderra eta Berango Urduliz atzetik kokatu dira donostiarrak, partida bat gutxiago izanda. Kadeteetan, Lacturale Bera Berak amore eman zuen Ermuan eta Herrería Bidebieta Bera Berak kadete mutilek Basaurin garaipena lortu zuten.
Gipuzkoako txapelketetan, kadete neskak, jubenil eta infantil mutilak, sendo.