Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera Malagara bidaiatuko bihar, Guerreras Iberdrola Ligako play offeko finalerdiko itzulera jokatze aldera. Asteazkenean Gascan lortutako hiru goleko aldeari (27-24) eusteko asmoz, baina, aldi berean, Imanol Alvarezen hitzetan “ezin dugu horrekin espekulatu”. Alejandro Hoz eta Axel Riloba epaile kantabriarrak zuzenduko dute norgehiagoka (Carranque igandean, 12etan, streaming).

super amara Bera Berako entrenatzaileak onartu du “bizi eta jokatzea gustatzen zaizkizun partidak dira”. “Eszenatokia polita, zaila eta gogorra da, baina horretarako gaude hemen” gaineratu du. Pistako saioaren aurretik, plantillak joaneko partidaren bideoari erreparatu dio. “Ikusi dugu zer egin genuen ondo eta zer egin ahal izan genuen hobeto” azaldu du entrenatzaile ermuarrak.

Hiru goleko aldea ez da erabakigarria. “Inoiz ez dakizu zenbat izango diren nahikoak, emaitza aldaezina da, badakigu irabaztera irten behar dugula eta Malagan irabazteko gai gara. Giroak ez dit beldurrik ematen, gure taldea egoera horretan hazten ari delako” adierazi du. “Abantaila txiki bat dugu, partida amaieran bakarrik baliagarria izan daitekeena. Ordura arte jokatu egin behar dugu partida irabazteko asmoz” berretsi du.

Gascan erakutsitako defentsa maila altuaz galdetuta, Alvarezek gaineratu du “oso ondo aritu ginen bai defentsan bai erasoan, azkeneko 10 minutuetan izan ezik. Egoerak sortu genituen, baina ez genuen asmatzen” hasperen egin du.

Alde taktikoari dagokionez, Costa del Sol Malagak sartutako 24 golak kontuan hartuta eta nahiz eta etxetik kanpo sartutako golek definitzen duten finalerako txartela berdinketa gertatuz gero, Imanol Alvarezek etxeko taldearen “erritmo baxua” espero du. Hala ere, “bi taldeok gol gutxi sartzen baditugu, hiru goleko aldea gainditzea zailagoa da” adierazi du.

Igandean, ordu berean, beste finalerdia ere jokatuko da. A Sangriñan izango da, Atticgo Elxek Mecalia Atletico Guardesen aurka lortutako lau golen aldearekin. Finaleko datak maiatzaren 28an (sailkapenean ondoen gelditu zen taldearen etxean), eta maiatzaren 31n (larunbata) izango dira.  Hirugarren partida beharrezkoa izanez gero, ekainaren 4an jokatuko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores