Bera Bera

Select your language

Iaz bezala super amara Bera Berak eta Atticgo BM Elchek Guerreras Iberdrola Ligako finalean elkar ikusiko dute Costa del Sol Málaga eta Mecalia Atlético Guardés kanporatu ostean, donostiarren kasuan lasaiago, izan ere, bigarren zatian ezarritako defentsari esker andaluziarrak estu hartu dituzte eta partida irabazi ere lortu dute modu nabarmenean (20-24). Beste finalerdia gol baten aldea erabaki da eta ondorioz, euskaldunak eta alacantekoak lehenengo partida etxean Gascan izango dute, maiatzaren 28an, asteazkena (20,30etan). Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Imanol Álvarezen taldeak modu egokian kudeatu du hiru goleko abantaila. Partida aurretik tarte eskasa zirudien baina  Costa del Sol Málagarentzat zama handiegia izan da, norgehiagokaren zehar izan ez duen abantaila. Bigarren zatiaren hasiera baino ez da gertu ibili, Kosticek Bitoloren penaltia gelditu duenean, 14-11 izango zena.

Aldeaz aurretik, lehengo zatian berdinketa izan da nagusi, izan ere, Malagaren gol bakoitzari donostiarrek erantzuteko gai izan dira, 7-7 berdinketa arte. Etxekoak 9-7 kokatu dira Marta Lópezen lau gol jarraian sartuta baina Ogonovszkyk eta Arrojeriak berriro parez pare jarri dute markagailua. Malagak gol baten aldea hartu du atsedenaldirako, Prades atezainaren lana ona izan delako amaieran. Berdintasuna zen nagusi Carranquen, Castellanos-Silva zazpi geldiketak egin dituzte, Bera Bera 22 jauriketa egin ditu eta andaluziarrek 19.

Bigarren zatiaren hasieran Gavilanek berdindu du lehia baina Málagak ere Campigli aurkitu du eta Sole Lópezek hutsuneak. Kosticek Bitolo gelditu ostean, super amara Bera Berak berdindi du lehia berriro Arrojeria, Etxeberria –sekulako partida egin du defentsan eta erasoan - eta Louis, ate hutsik zuela aurretik jarri duena bere taldea (39’: 14-15). Sole Lópezen golaren ostean, Málagan prezipitazioa izan da nagusi donostiarren defentsa gainditzen lanak zituelako. super amara Bera Berak 0-5 partziala lortu du partida apurtzeko eta kanporaketa poltsikoratzeko, Etxeberriak birritan, Ogonovszkyk beste bitan eta Arrojeriak (52’: 16-21) asmatu dutelako eta Pradesen laguntzarekin.

Costa del Sol Málaga saiatu da amaiera arte baina etsita kanporaketa iraultzeko aukerarik ez duelako izan.

super amara Bera Berak maiatzaren 28an, asteazkenean Gascan, 20,30etan Atticgo BM Elche hartuko du. Finalean bi partida irabazi behar dira txapeldun izateko, hau da, bigarren norgehiagoka Elxen izango da maiatzaren 31n eta balizko hirugarrena, ekainaren 4an Donostian.  

Fitxa: Costa del Sol Málaga 20, super amara Bera Bera 24

Costa del Sol Málaga 20 (11+9): Castellanos, M. López (4), E. López (3), Campigli (2), Resende (2), S. López (2), Bitolo (3) –hasierako zazpikoa- Berasategi, Cesáreo, Lima (1), Doiro (2), Sánchez, Medeiros (1p) y Silva (o.a.).

super amara Bera 24 (10+14): Prades, Etxeberria (6), Arrojeria (4), Gavilán (2), Arroyo (1), Karsten (1p) eta Louis  (3) – hasierako zazpikoa - Álvarez (2), Erauskin, Ogonovszky (4), Hernández, Tchaptchet (1), Menéndez, Rodrigues eta Kostic (o.a.).

Epaileak: Alejandro Hoz eta Axel Riloba (kantabriarrak)

Kanporatuak: Bitolo, Resende, Campigli eta M. López Costa del Sol Málaga eta Arroyo, Gavilán eta Karsten super amaratik.  

Partzialak: 2-1, 3-3, 7-7, 9-9, 10-9, 11-10 –atsedenaldian- 13-11, 14-15, 16-18, 16-20, 18-21 eta 20-24

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores