
Ekainaren 2an Guerreras Iberdrola Ligari txapeldun moduan Elxen amaiera eman zion super amara Bera Berak pasa den denboraldian eta 24-25 liga irekitzeko ardura izango du Replasa Beti Onak taldearekin batera, abuztuaren 30an (21etan) Atarrabian jokatuko den norgehiagokan, Teledeportek derbia zuzenean eskainiko baitu.

Hamaika hilabete baino gehiago partidu ofizialean pistetatik aldenduta egon ondoren, Melinda Louisek minutu batzuk izango ditu bihar ere Egiako Torneoan (19,30etan). Super Amara Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du, abuztuaren 30ean (21etan, TDP) Guerreras Iberdrola 24-25 Liga inauguratuko duten bi taldeak, alegia.

Bosgarren aldiz, super amara Bera Berak Summer BAG txapelketa irabazi du, Conservas Orbe Zendal Porriño gaindituta gaur arratsaldean Villacelaman burutu den finalean (27-19, 9-5 atsedenaldian), defentsa eta atezainen lanari eta abiadurari esker.

super amara Bera Berak aurten Villacelaman jokatzen ari den Summer BAG txapelketako seigarren finala jokatuko du, zazpi metroko marratik Mecalia Atletico Guardes gainditu ostean (28-30). Azken segundoan Pauli Fernandezek partida berdindu du (26-26) eta jokaldi horretan, Elke Karstenek ezker orkatila bihurritu du.