
Occident, kirolarekiko konpromiso sendoa berretsiz, Donostiako emakumezkoen eskubaloi taldearekin, Bera Bera Klubarekin, duen babesa berritu du datorren denboraldirako. Akordio horrek azpimarratu egiten du aseguru-etxeak kirolaren berezko balioak sustatzearen alde egiten duela, hala nola talde-lana, elkarrekiko errespetua eta etengabeko dedikazioa.

Madeira Andebol izango da super amara Bera Beraren lehen aurkaria irailaren 7an eta 8an Portugaleko Maia herrian (Porto iparraldean) ospatuko den Iberiar Superkopako bigarren edizioan. Bigarren finalerdi hau larunbatean jokatuko da, 15etan (bertako ordua, 16etan Donostian).

Euskal Eskubaloi Federazioak antolaturik, ligari ekin aurretik, taldeek Euskal Kopa izango dute hizpide. Hortaz, Zilarrezko mailan irailaren 21ean debuta egingo duen Bera Bera Senior taldeak aste honetan izango digu bi hitzorduak, Bidebietan asteazkenean 19etan Aiala Zarautz aurkari eta larunbatean 16,45etan Eibarren, Ipurua kiroldegian. Zarauztarrek eibartarrak hartuko dituzte irailaren 15ean.

super amara Bera Berak garaipen eroso batekin ekin dio Guerreras Iberdrola 24-25 ligari etxetik kanpo, Replasa Beti Onak-i 23-35 irabazita (9-17 atsedenaldian). Donostiarrek nafarren defentsa gainditu ahal izan dute lehen zatian partida ia erabakita uzteko.

super amara Bera Berak bihar ostirala (21etan), abuztuak 30, irekiko du Guerreras Iberdrola liga, Atarrabiako Indurain Anaiak izeneko kiroldegian Replasa Beti Onak-era bisita eginez, lehen eguneko ziurgabetasunarekin, halere entrenatzaileak “ondo” ikusten du taldea, “egunetik egunera gero eta hobeto dagoela erakusten du”, nahiz eta ohartarazten duen “hasteko pista zaila da”.