Klubeko Fernando Diez Mintegi lagun, super amara Bera Berak 25-26 denboraldiari ekingo dio gaur Josean Gasca kiroldegian, azkeneko urtetako bolada arrakastatsuari jarraipena emate aldera. Horretarako 15 jokalariz osaturiko plantillarekin abiatu da, horien artean, Nicole Wiggins, Ester Somaza, Elena Amores eta Lisanne Kruijswijk holandarra nobedade gisa eta bigarren taldeko bost jokalari.
Bost aste eta erdiko denboraldiaurreari ekingo diote, Porriñoren aurkako lehen partida ofizialera ahalik eta hobekien iristeko (abuztuaren 30ean, Gasca).
15 jokalarik osatzen dute lehen taldea, bataz bestez 24,4 urte plantilla, azken hamar urtetako multzorik gazteena osatu du Imanol Álvarezek. Horrez gain, aurredenborldian Naroa Zabala atezaina, Haizea Urretabizkaia eta Oihane Murgiondo gaztea batuko dira talde nagusira. Elene Vazquezek ere denboraldiaurrea egingo du, baina adina kontuek ezin diote lehen taldea eta Zilarrezko Maila bateratzen uzten eta Eider Tapia pibotea ere bai, lotailu gurutzatu lesioa izan zuena eta errekuperazio prozesuan dagoena.
super amara Bera Berak abuztuan bost lagunarteko jokatzeko asmoa du. Aurrenekoa, Lekunberrin, abuztuaren 9an, 19etan, Replasa Beti Onak taldearen aurka. Ohi denez Egiako txapelketan ere parte hartuko du, aurten bi partida izango dira, abuztuaren 12 eta 14an eta amaitzeko, Summer BAG txapelketa Villacelaman (Leon), abuztuaren 22 eta 23an.
Komunikabideen aurrean, Imanol Álvarez gogotsu eta pozik agertu da 15 jokalarik prest dituelako aurredenboraldiri ekiteko eta “lehiaketa guztietan azken unera arte aukerak izatea”. Menendez eta Arrojeriaren hutsuneak somatu arren, super amara Bera Beraren entrenatzaileak dio “talde on bat osatu dugu, lau fitxaketa onak direla uste baitugu”.
super amara Bera Bera: Plantilla 2025-26
# |
Izen Abizena Nombre y Apellido |
Postua Posición |
Jaiotze data Fecha Nacim. |
Denb. Temp. |
1 |
Nicole WIGGINS |
Atezaina |
2000/08/09 |
1 |
2 |
Elba Álvarez |
Zentral |
2001/05/26 |
2 |
4 |
Eszter OGONOVSZKY |
Ezker albokoa |
2003/07/14 |
2 |
13 |
Laura HERNÁNDEZ |
Ezker hegalekoa |
1997/05/13 |
6 |
14 |
Lisanne KRUIJSWIJK |
Zentrala |
2001/01/21 |
1 |
15 |
Maitane ETXEBERRIA |
Eskuin hegalekoa |
1997/01/15 |
13 |
16 |
Ester SOMAZA |
Ezker albokoa |
2004/06/03 |
1 |
18 |
Elke KARSTEN |
Ezker albokoa |
1995/05/15 |
2+4 |
20 |
Lyndie TCHAPTCHET |
Pibota |
2005/01/13 |
3 |
24 |
Elena AMORES |
Ezker hegalekoa |
2002/07/19 |
1 |
25 |
Anne ERAUSKIN |
Eskuin hegaloekoa |
1998/11/07 |
4 |
28 |
Micaela RODRIGUES |
Eskuin albokoa |
2003/02/08 |
2 |
31 |
Shula GAVILÁN |
Pibota |
1996/03/07 |
5 |
55 |
Lucía PRADES |
Atezaina |
2001/10/05 |
2 |
70 |
Carmen ARROYO |
Ezker albokoa |
2004/03/03 |
3 |
15 jokalari: Bataz beste: 24,4 urte
Gazteak: Naroa Zabala atezaina, Elene Vázquez, zentrala, Haizea Urretabizkaia, ezker hegaleko, Eider Tapia, pibota eta Oihana Murgiondo, jubenila, eskuin hegaleko-albokoa
Entrenatzaileak:
Imanol Álvarez. Zortzigarren denboraldia jarrian. Beste bat, 13-14.
Bigarren entrenatzailea: Jon Begiristain. Hirugarren denboraldia.
Fisioterapeuta: Imanol Muñoz, Enara Vaquero
Prestakuntza fisikoa: Ander Formoso (Ammma)
Delegatua: Txema Leal
Medikua: Txema Benito
Lagunartekoak
· Abuztuak 9. Lekunberri 19etan Replasa Beti Onak vs super amara Bera Bera.
· Abuztuak 12-14: Egiako txapelketa (aurten bi partida).
· Abuztuak 22-23: Summer BAG (Villacelama, León).
Kontutan hartzeko datak:
· Abuztuak 30. Liga hasiera: super amara Bera Bera vs Conservas Orbe Rubensa Porriño
Irailak 5-6 Iberiak Superkopa /// Azaroaren 8 eta 15-16an: European League QR3