Jon Begiristain bigarren entrenatzaileak lagunduta, super amara Bera Berak Elena Amores ezker hegalekoa aurkeztu du gaur goizean Bidebietan, “horrelako aukera bat izatea hain talde handi batean” baloratu duelarik.
Petrer herriko alacanteko jokalariak, 23 urte bete berri dituena, bai Begiristainek, bai berak, bere bertuteen artean nabarmendu dute “abiadura”. “Amoresek abiadura handia emango digu, eta hori oso ondo datorkigu gure jokora. Urte hauetan Guardesen erakutsi du oso eraginkorra dela eta bian defendatu dezakeela, eta hori asko baloratzen dugu hegaleko jokalari batean” esan du bigarren entrenatzaileak. Jokalariak gaineratu du “egungo eskubaloian oso azkar jokatzen da”.
Amoresek “Guardesen oso pozik” egon dela aitortu du, eta baiezkoa eman dio super amara Bera Berari “niretzat erronka berri bat delako”, eta badaki “ahalegin, sakrifizio eta ilusio handia suposatzen dituela”. “Gehiago nahi dut, eta klub hau garrantzitsua da Espainian eta Europan, beste urrats bat da nire ibilbidean”.
Alacanteko hegalekoak “hasteko gogo handia” du (denboraldiaurrea bihar arratsaldean hasiko da), eta “errespetuz eta ikasteko gogoz” iritsi arren, uste du “esperientzia nahikoa eta taldeari ekarpena egiteko eta hobetzeko gaitasuna” dituela. “Epe laburrean, taldera ondo egokitu nahi dut, erritmoa hartu eta taldekideak ezagutu” gaineratu du.