
Donostiako Illunbe Arenan kokatuko da Eskubaloiko Erreginaren Kopako Fan Zone-a. Musika eta inklusiorako espazio bat izango da, maiatzaren 10etik 12ra bitarteko asteburuan. Gainera, spot bat egin da ekitaldi horretan Gipuzkoa sustatzeko. Bi ekitaldiak gaur goizean aurkeztu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundian.

Zumarragan zen hitzordua eta intentsitate handiko partida batean Herrería Bidebieta Bera Bera ia partida osoa markagailuan atzetik joanda amore eman zuen Urolarekin. Ondorioz, horiak izan dira lIder bukatu direnak puntuak berdinduta. Larunbatean ere beste bi porrot, Ispillan kadeteek ere senior taldeak Irunen.

Partida osoa atzetik joan arren, bost minutu faltar zirela Caja Rural Aula Valladolidek partida berdintzeko aukera zuen baina O 'Mullonyk (bi gol jarraian) Blanco eta Karsten jokalariekin talka egin du eta epaileek erasoan egindako falta adierazi dute. Etxekoak, bat gutxiago, baloia galdu dute eta hurrengo erasoan Bergarak ez du O 'Mullonyren pasea jaso. Arrojeriak sartu du gola (57 ': 25-23), Blanco kanporatu dute, Peñasek partida gelditu du baina Aulak baloia galdu du eta luzapena behartzeko aukera ere bai. Ondorioz, super amara Bera Bera finalerdietara sailkatu da eta Costa del Sol Malaga izango du aurkari, KH7 BM Granollers gaindituta.

Asteburuari begira hitzordu nagusiena igandean izango da Zumarragan, non Herrería Bidebieta Bera Berak eta Urolak Federazio garaikurra A multzoko lidergoa izango dute jokoan azken jardunaldian. Egun donostiarrak aurretik dira baina bi puntura dute Urola. Leku berean, baina larunbatean, elkarren aurka arituko dira bi taldeak kadete mailan.