
Joan den asteburuan Illunben Erreginaren Kopa irabazi ondoren, super amara Bera Bera gaur arratsaldean itzuliko da Gascan entrenamenduetara, igandeko Malagako partidari begira (El Carranque, 18etan) jarriz. Finalerdietako lehen partida irabazi ondoren, gipuzkoarrek bi puntu poltsikoratuta, Costa del Sol Malaga bisitatuko dute.

Asteburu ahaztezina ondoren, Erreginaren Kopa batek sortzen dituen emozioz beteta, Bera Bera Eskubaloiak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi hau antolatzea posible egin duten pertsona guztiei.

Joku polita erakutsi zuen Lacturale Bera Bera kadete taldeak Kopan. Gascan ostiraleko bi partidak irabazi zituzten, Porriño eta Málagari eta larunbatean Eldarekin galdu arren, golen alde lagun, finalera sailkatu ziren Javier Munilla entrenatzaileak zuzentzen dituen jokalariak.
Finalean, Illunben, Covidel Aula Valladolid izan zen aurkari, hiru partidak irabazi zituen taldea. Kanpotarrak nagusi izan ziren lehen zatian, bigarrenan donostiarrek finala irauli zuten Nora Urtasun gidari baina Valladolidekoen atezainak zapuztu zituen Lacturale Bera Bera aukerak.
Halere, kadete taldeak ere Petritegi Sagardotegiko ospakizunean parte hartu zuen eta, orokorrean, esperientzia ahaztezina izan da gazteentzat.