
Lacturale Bera Bera taldeko Oihana Murgiondo, egun Sierra Nevadan dagoena Espainiako Federazioak antolatutako konzentrazioan, otsailean Montenegron burutuko den Mediterraneoko txapelketan parte hartzeko deitu du Espainiako jubenil mailako selekzioak.
Cristina Cabezas hautatzailearen selekzioak Zipre, Eslovenia, Serbia, Errumania, Aljeria eta Grezia izango ditu aurkari Podgorikan otsailaren 17tik 21era bitartean. Jokalariak otsailaren 12an Bartzelonan daude deituta eta hurrengo egunean Belgradora abiatuko dira.
Topaketa honek Europako Txapelketari begira baliogarri da, izan ere, jubenil mailakoa uztailaren 30etik abuztuaren 10era bitartean ospatuko da Podgorikan bertan.

European Leagueko multzoen fasearen erdialdea igarota, bi garaipenekin, super amara Bera Berak final-laurdenetarako bidea urratu du aurreneko sailkapenean bigarren kokaturik. Hala ere, etxetik kanpo bi partida jokatu behar ditu orain (otsailaren 9an Norvegian eta otsailaren 16an Parisen), Gascan ligaxka itxi aurretik (otsailaren 23an), HGS Bensheim/Auerbach Flames liderraren aurka.

Talka egin zuten Bera Berako jokalariek Anabel Lee Camargo 74 taldeko atezainarekin, bigarren zatian batez ere. Halere, azkeneko mitunuetan egindako presioak baloi galerak eragin zituen eta gol bakar batera gelditu ziren donostiarrak. Baja ugari zituen Maialen Pescador entrenatzaileak, orain seigarrena da Bera Bera sailkapenean eta datorren larunbatean Ermuan arituko da.
Fitxa: Bera Bera: Saez, Urretabizkaia (5), López (1), Vázquez (3), J. Del Campo (1), M. Del Campo (2), Azkue (2), Lizeaga (3), Murgiondo (2), Sarriegi, Iriarte, Briones, M. Eguren eta Ulazia (o.a.).
Gainontzeko emaitzetan, senior eta kadete mutiletan garaile, jubenilek aldiz gol bakar batez galdu zuten.
Emaitzak:
Zilarrezko maila:
BERA BERA 19-20 ANABEL LEE CAMARGO 74
Senior mutilak:
URNIETA GURIA JATETXEA 18-27 BERA BERA
Jubenil mutilak
BACALAOS SANTYMAR HOND. 28-27 BERA BERA
Kadete mutilak:
KARIBE BERRIA 25-34 BERA BERA
Infantil neskak:
MEK EIBAR ESKUB. A -- BERA BERA LARANJA
LA SALLE LEGAZPI 36-7 BERA BERA URDINA

Partida bikaina bizi du berriro ere Josean Gascak. super amara Bera Berak aurrerapauso handia eman du European Leagueko D multzoko bigarren postuan kokatzeko, Fredrikstad Ballklubb gaindituz defentsa bikainari esker (32-26).

super amara Bera Berak Fredrikstad Ballklubb hartuko du urtarrilaren 26an, igandean, Gascan (18etan), European Leagueko multzoen faseko hirugarren jardunaldian. Bi taldeak berdinduta daude bi punturekin, talde norvegiarrak Parisen lortutako garaipenari esker, Imanol Alvarezen iritziz, “joan-etorri honek markatuko du non egon gaitezkeen”. Izan ere, astebeteko atsedenaren ondoren, donostiarrek otsailaren 9an itzuliko diete bisita eskandinaviarrei.