Bera Bera

Select your language

Donostian eta Gipuzkoan egingo da Emakumezkoen Eskubaloi Erreginaren Kopa azken fasea, Illunben, maiatzaren 8tik 10era, emakumeen kirola, inklusioa eta herritarren parte-hartzea indartzeko jarduera-programa zabal batekin.

Erronka hori agerian geratu da gaur goizean, Gipuzkoa plazan, inplikatutako eragile guztiekin egindako argazki batean: Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Bera Bera, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioa, Agifes, Begirare, Once eta Real Sociedad Fundazioa.

Kulturako eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek nabarmendu duenez, "Erreginaren Kopa hau kirolaren esparrutik haratago joatea eta Gipuzkoa osoan partekatutako hitzordu bihurtzea nahi dugu.Lehiaketa handia antolatu nahi dugu, eta aprobetxatu emakumeen kirola bultzatzen jarraitzeko, erreferenteak sortzeko eta eskubaloia herritarrengana zabaltzeko".

Álvarezek azpimarratu duenez, "ekitaldi handiek zentzu handiagoa dute lurraldean arrastoa uzten dutenean, klubak, familiak eta haurrak inplikatzen dituztenean, eta politika publiko zehatzetatik inklusioan eta berdintasunean aurrera egiteko aukera bihurtzen direnean".Ildo horretan, gaineratu duenez, "Bera Berak aukera du Gipuzkoari berriz ere poz kolektibo handi bat emateko, Real Sociedadek Kopa lortu eta hilabete eskasera.Gure kirolaren indarraren erakusgarri izango litzateke, berdintasunarekin, oinarrizko kirolarekin eta lurraldean errotzearekin konprometituta dauden politika publikoetatik laguntzeak duen balioaren erakusgarri".

Bestalde, Iñaki Gabarain Donostiako Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotziak azaldu duenez, "eskubaloiko Erreginaren Koparekin, berriz ere, emakumeen kirolarekin lotutako maila goreneko kirol-ekitaldi bat egingo da Donostian, gure hiria liderra eta erreferentea baita, Super Amara Bera Bera talde anfitrioia bezalaxe.Ziur nago hiriak berriz ere bat egingo duela taldearekin".

Programazioan haurrei, familiei, klubei, entrenatzaileei, jokalari ohiei eta, oro har, herritarrei zuzendutako proposamenak aurreikusi dira, berdintasuna, inklusioa, emakumeen lidergoa eta kirola gizarte-kohesiorako tresna gisa erdigunean jartzeko.

Gainera, lehiaketa lurralderako bereziki esanguratsua den une batean iristen da; izan ere, Super Amara Bera Berak aukera du Gipuzkoari poz kolektibo bat emateko, Real Sociedadek Kopa konkistatu eta hilabete eskasera.Beste titulu bat lortzeak berretsiko lituzke Gipuzkoako kirola bizitzen ari den momentu ona eta lurraldeak oinarritik, berdintasunetik eta konpromiso kolektibotik kiroleko arrakasta handiak bizitzeko eta proiektatzeko duen gaitasuna.

Teknifikazioa, prestakuntza eta eskubaloia kalean

Programan lehen mailako jokalariek eta teknikariek lurraldeko hainbat puntutan emandako teknifikazio-saio batzuk aurreikusi dira.Zumaian, Donostian eta Bergaran entrenamendu espezifikoak egingo dira, honako alderdi hauetan zentratuak: erabakiak hartzea, 1x1 erasoan eta defentsan, edo baloirik gabeko jokoa.Saio horietan guztietan, gainera, ikusmen urriari buruzko sentsibilizazio-ariketak egingo dira, Begisarerekin lankidetzan.

Era berean, Super Amara Bera Berak entrenamendu ireki berezi bat egingo du Taupada Ligako eskubaloi egokituko taldeekin batera, eta "Eskubaloia kalean" jardunaldia egingo da Zumarragan, Errenterian eta Andoainen.

Emakume Kapitainak programa: lidergoa eta kontziliazioa

Kapitainak programak emakumeen kiroleko lidergoa landuko du, hitzaldien, topaketen eta mahai-inguruen bidez.Aurreikusitako jardueren artean daude arbitrajeari buruzko online konferentzia bat, amentzako eskubaloi-saioak, beteranoen topaketa bat eta amatasunari eta kontziliazio familiarrari buruzko mahai-inguru bat.

Programazioa osatzeko, minieskubaloiko partidak egingo dira Gipuzkoako klubetako benjamin eta alebinentzat, Anoeta inguruan.

Hiri-esperientzia bat Donostiaren bihotzean

Erreginaren Kopa Donostiako erdigunera ere iritsiko da.Bera Beraren historia eta hiriaren eta lehiaketa honen arteko lotura errepasatuko dituen erakusketa urbano bat jarriko da Alderdi Ederren.

Gainera, eskubaloia espazio publikora aterako da «Plazaratu. Eskubaloia kalean» programarekin; Alderdi Ederren pista bat instalatuko da eta bertan partidak jokatuko dituzte, Super Amara Bera Berako jokalariak bertaratuko dira eta haurrekin, familiekin eta erakundeetako ordezkariekin topaketak egingo dira.

Illumbeko fanzonea: aisia, kirola eta inklusioa

Illunbeko fanzonea izango da asteburuko topagune nagusia, 12.000 metro koadro baino gehiagorekin.Haurrentzako gunea, puzgarriak, tailerrak, foodtruckak, erakunde laguntzaileen karpak eta emanaldietarako agertoki bat izango ditu.

Gune horretan, ikusmen-desgaitasunari buruzko sentsibilizazio-ekintzak ere burutuko dira, Begisareren eta ONCEren parte-hartzearekin; babesleek ere presentzia izango dute eta Espainiako Eskubaloiko Errege Federazioaren denda bat egongo da.

Kopa inklusiboa eta ondare soziala

Ekimen azpimarragarrien artean daude Erreginaren Kopako partida guztietan audiodeskripzioa izango dela Escoita aplikazioaren bidez; hartara, azken fase hau izango da txapelketa honetan Estatuan zerbitzu hau modu integralean ematen duen lehena.Igande goizeko kadeteen Minikopako finalean audiodeskribapena izango da, ikusmen urria duten pertsonentzat.

Kopak legatu sinboliko bat ere utziko du, banderak emango baitzaizkie Gipuzkoako 27 eskubaloi klubei; talde horiek pistan ordezkaritza izango dute Bera Beraren lehen partida hasi aurretik.

Ekitaldiak izaera solidarioa ere izango du.2024an bezala, antolakuntzak euro solidario bat emango du saldutako abonu bakoitzeko.Aurreko edizioan, ekarpena Gautenari bideratu zitzaion, eta, oraingoan, Agifesentzat izango da, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien osasun mentala hobetzeko lan egiten duen Gipuzkoako erakundearentzat.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores