Ester Somaza eta Lyndie Tchaptche, super amara Bera Berako jokalariei atzo arratsaldean Cesar Flores, Espainiako selekzioko mediku ohiak, eta bere taldeak egindako ebakuntza ondo atera ziren.
Kataluniako albokoaren kasuan, aurreko lotailu gurutzatuaz gain, kanpoko meniskoaren haustura ere antzeman zuten. Hau da, interbentzioan meniskoaren atzeko adarra ere josi zuten, eta horrek errekuperazioa zertxobait motelduko du.
Lyndie Tchaptchet-i torloju txiki bat jarri zioten ezkerreko eskumuturreko eskafoidearen hausturan, eta artroskopia bidez baztertu zuten lotailua ukituta zegoela.





































