Espainiako Eskubaloi Federazioaren Batzarrak, Cartagenan ospatu zena larunbatean, datorren 25-26 denboraldiko lehiaketa egutegia onartu zuen, besteak beste. Ondorioz, Guerreras Iberdrola Liga abuztuaren 30ean hasiko da eta beranduenez 2026ko ekainaren 3an amaituko delarik.
Gascaren omenaldian Alba eta Estherri eskaini zizkien bertsoetan Beñat Gaztelumendik iradoki zuen: ‘bideak urratu dituzue eta oztopoak gainditu. Bi ispilu zarete’. super amara Bera Berak mezua bereganatu Gipuzkoako eta euskal gizartean zabaltzen duena uste baitu. Eta, aldi berean, garrantzi handiagoa ematen die zabaltzen dituen balioei lortutako tituluei baino.
Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa super amara Bera Berak EHF European League 2025-26 txapelketan izena emateko bete beharreko baldintzak osatu ditu, Espainiako federazioak bideratu dituenak, ligari dagokion lehenego lekua erreserbatuz. Horrela, Europako kluben arteko bigarren txapelketa nagusian arituko dira donostiarrak, iazko esperientzia errepikatze aldera. Europan 30. partaidetza izango da.
































