Bera Bera

Select your language

Imanol Alvarezek komunikabideak artatu ditu gaur eguerdian Gascan, super amara Bera Berak Logroñon bihar duen hitzorduaren inguruan, Guerreras Iberdrola ligako play-offetako final-laurdenetako joaneko partidan, alegia (Palacio de los Deportes, 17etan, Jorge Escudero eta Jesús Escudero, kantabriarrak). Bere ustez, “kanporaketa Gascan erabakiko da (maiatzaren 2an, 18etan)”.

super amara Bera Berako entrenatzaileak onartu duenez, “jende aldetik justu samar iristen gara, baina taldea gogotsu dago”. “Play-offeko lehen partida beti da zaila, txipa aldatu behar delako; espero dut lortzea, kanporaketa horiek 120 minutura jokatzeko partidan ondo sartu behar delako, intentsitate handiagorekin jokatu behar dugulako”.

Gakoei buruz galdetuta, Imanol Alvarezek argi du Grafometal La Riojak “jabetza gutxitara jokatzen saiatuko den joko estiloa du”. Horregatik, funtsezkoa iruditzen zaio “gol askorengatik irabazten ez baduzu urduri jartzen hasteko antsietatea kontrolatzea” eta, aldi berean, kanporaketa Gascan erabakiko dela jakitea”. Izan ere, bertan ligako azken bi partidetan, super amara Bera Berak gol bakar batekin irabazi zuen, “eta partidari hasiera ona eman geniola” adierazi du Alvarezek.

super amara Bera Berako entrenatzaileak “hasierako oldarrariari eustearen alde egiten du, entxufatuta aterako direlako, beren aukerak dituztelako, ondo jokatzen ari direlako eta beren ezaugarriak aprobetxatzen ari direlako”. Horregatik, bere taldeari eskatu dio “defentsako lanean mentalizatuta egoteko, guri gola egitea asko kostatzan bazaie aukerak izango ditugu”.

Biharko partidarako baja seguruak dira Somaza, Tchaptchet –hauei ebakuntza egingo diete astelehenean Madrilen- eta Amores. Elke Karsten, alta medikoa duena, aulkian egongo da, “taldeak gertu sentitzea ona delako”. Lesioei buruz, Alvarezek esan du “zirkunstantziak direla, inoiz ez dakizu noiz etorriko diren”. Hasperen handirik gabe, pentsatzen du “aukera bat dela gainerakoek beren burua aldarrikatzeko eta multzoak talde izaera gehiago ateratzeko”. “Bajak nabarituko dira, baina beste jokalari batzuk ager daitezke, 15 edo 16 jokalariko plantilla honetan, denek ondo jokatzeko kalitate nahikoa dutelako”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores