
super amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladolid gainditu zuen larunbatean (36-40), Huerta del Reyn jokatutako partidak gol kopuru marka hautsiz. 70 golek talde gipuzkoarrak 2019ko irailaren 15ean LK Zug talde suitzarraren aurka (31-45) Tolosan jokatu zen EHF Cup kanporaketako bigarren partidan emandako gol uholadea berdindu dute.

super amara Bera Berak Caja Rural Aula Valladolidek baino gehiago asmatu du, eta horregatik lortu du garaipena gaur arratsaldean Huerta del Reyko pista zailean, hasieratik amaierara, erasoak defentsak baino gehiago izan baitira (36-40, 18-20). Amaierarako bost minuturen faltan etxekoak hurbildu egin dira (36-37), baina golik sartu gabe geratu dira gipuzkoarren garaipena erraztuz. Costa del Sol Malagak KH7 BM Granollersen aurka galdu ondoren bigarren postura jauzi egin duen donostiarren.

“Ez da astebeteko geldialdia izan, aste normala baizik, ondo zetorkiguna hurrengo hilabetea prestatzeko”, hasi du bere hitzaldia hedabideen aurrean Imanol Alvarezek, super amara Bera Berako entrenatzaileak. Hurrengo lau asteetan zazpi partida jokatuko ditu, Ligako lau eta European Leagueko hiru.

Zilarrezkoan, Bera Berak aurkari zail bati egingo dio bisita larunbatean, 18,30etan. Izan ere, Errotabarri Ermua izango du zain, egun bigarren sailkatua.
Bestetik, Lacturale Bera Bera kadete taldeak Diputazio txapelketari ekingo dio Artalekun. Gipuzkoako gainontzeko txapelketetan Bidebietan arituko dira senior mutilak, kadete mutilak eta jubenil neskak larunbat arratsaldean.
Bestetik, igande goizean infantilak Yoldin izango dute hitzordua eta txikienak Orion arituko dira.