super amara Bera Beraren 2025-26ko plantilla asteazkenerako dago deituta, 16etan Gascan. Imanol Alvarez eta Jon Begiristainen zuzendaritzapean, lehen taldeko 15 jokalariek, Nicole Wiggins, Ester Somaza, Elena Amores eta Lisanne Kruijswijk holandarra nobedadeak bertan, bost aste eta erdiko denboraldiaurreari ekingo diote, Porriñoren aurkako lehen partida ofizialera ahalik eta hobekien iristeko (abuztuaren 30ean, Gasca).
Gainera, Naroa Zabala atezaina, Haizea Urretabizkaia eta Oihane Murgiondo gaztea batuko dira talde nagusira. Elene Vazquezek ere denboraldiaurrea egingo du, baina adina kontuek ezin diote lehen taldea eta Zilarrezko Maila bateratzen uzten.
super amara Bera Berak Gascan entrenamenduak – uztailaren 25ean izan ezik, Bidebietan izango baita – eta Ammman saio fisikoak uztartuko ditu. Taldeak atseden txiki bat hartuko du uztailaren 31n, eta bizikidetzarako egun bat ere proposatuko du, mendi irteera txiki batekin, abuztuko lehen asteburuan bazkari batekin lagunduta.
Aipatutako jokalarien artean daude, halaber, Sierra Nevadako CARen sei eguneko egonaldia gaur amaitzen duten sei jokalariak, Ámbros Martinek zuzentzen duen 2029 proiektuaren baitan: Anne Erauskin, Lyndie Tchaptchet, Carmen Arroyo, Elba Álvarez, Lucía Prades eta Ester Somaza.
super amara Bera Berak abuztuan bost lagunarteko jokatzeko asmoa du.