SUPER AMARA Bera Bera igande honetan itzuliko da Loterías Ligara Bidebietan 12etan, 23. jardunaldiari dagokion partidari non Kopako antolatzailea hartuko duen, Godoy Maceira BM Porriño (David Monjo –Madril- eta Francisco Javier Moyano –Gaztela Leoi).
Komunikabideen aurrean, hasteko Montse Puchek Maialen Múgicaren lesioa aipatu du, ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtuta baitu. “Datorrren denboraldira arte egongo ez diren hiru jokalari ditugu, pena izan da Múgicarena orain bera jokua hobera joan denean”.
Entrenatzaileak onartu du egorera, halere, aipatu du “Maitane Etxeberria baja izango dela igandean eta zalantza Rocasaren aurka”. Hegaleko internazionalak duen minak galeraziko dio Godoy Maceira BM Porriñoren aurka egotea. Puchek adierazi du “Kopak, batez ere finalerdiak guretzako fisikoki galera handia izan zen, finalean nagusi izan ginen indarrak parekatuak izan zirenean”.
Loterías Ligaren inguruan, jardunaldiaz galdeturik eta Guardesek Valladoliden jokatu behar duen partidaz, Puchek aitortu du Aularengan “konfiantza” baduela “bere pistan oso indartsu delako”, izan ere, SUPER AMARA Bera Berak bigarren itzuliko lehen jardunaldian bertan galdu zuen.
Bere taldeaz aipatu du “garrantzitsuena da jokalariek txipa aldatu behra dute, lau jardunaldi ditugu aurrez aurre ez dira Kopa bezalako hain exijenteak izango hiru partida jarraian direlako eta nik jokalariengan sinisten dut lau finalak irabazteko”.
Eta aurrena igandea, 12etan Bidebietan. Puchek gonbidea egio dio “zalegoari jokalariei omenaldi bat egiteko Kopan kementsu egon direlako eta Porriño gainditzeko hauspoa behar dugulako”. Etxeberria izan ezik Kopan izan zirenak deitu ditu Puchek.
Infantil nesken talde Bera Bera Urdinak Gipuzkoako finalari helduko dio larunbatean Usurbilen Kalari Taberna Pulpo taldearen aurka, eguardiko 12etan.
Harrobiko gainontzeko partidak:
Larunbata, maiatzak 6
Josean Gasca 11.30 Jubenil neskak Bera Bera Laranja vs Bidasoa Irun
Bidebieta 14.30 Infantil neskak Bera Bera Laranja vs Bera Bera Txuria
Bidebieta 16,00 Kadete mutilak Bera Bera Laranja vs Ordizia Orkli
Andoain 16,00 Senior neskak Leizaran Eskubaloia vs Bera Bera
Andoain 17,30 Kadete neskak Leizaran Eskubaloia B vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 17,45 Kadete neskak Bera Bera Urdina vs Aiala ZKE
Bidebieta 19,30 Jubenil neskak Bera Bera Urdina vs Ereintza Aguaplast
Igandea, maiatzak 7
Bidebieta 10,00 Infantil mutilak Bera Bera Urdina vs Amenabar E ZKE
Josean Gasca 10,00 Kadete mutilak Bera Bera Urdina vs Amenabar A ZKE
SUPER AMARA Bera Berak gaur arratsaldean Bidebietan entrenaldietara itzuli da Kopan azpitxapeldun izan eta gero. Errekuperazioa hizpide izan diren egun hauetan non La Perla Talasoterapian izan den jokalari bat baino gehiago, SUPER AMARA Bera Berak Loterías Ligan jarri du begirada eta igandean 12etan Godoy Maceira BM Porriño hartuko du.
Saioan pistan ez da izan Maitane Etxeberria, igandeari begira jokatzea zaila duelarik.
Menéndez: Bera Berako 22.000; Martínez, 1.500 gola Kopan
Kopak zenbaki borobilak utzi ditu. Lehenengo golarekin gipuzkoarrak 1.500 goletara iritsi ziren lehiaketa horretan. 60. partida zen Elche Mustang taldearen aurka aurrean final-laurdenetan eta Ana Martínezek sartu du gola penaltiz.
Hurrengo egunean, Mecalia Atlético Guardésen aurka hamabigarren gol egin zuen Alba Menéndezek, Bera Berak bere historian sartu duen 22.000. gola Superkopa, Europa, Kopa eta Ligari dagozkionak.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea
SUPER AMARA Bera Berak A Sangriñan Mecalia Atlético Guardésen aurkako Loterías Ligako partidan Maialen Múgica ezker belaunean mina hartu zuen eta lehenengo momentutik berak antzeman zuen lesio larria zela.
Lehengo astean egindako erresonantziak berretsi du susmo txarrenak. Mediku txostenaren arabera Maialen Múgicak erabateko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura eta tibiako zein femurreko kondiloan edema bat dauka. Argazkia: Juan Antonio Vizcaíno
Aurten O Porriñok ez du zorterik ekarri 2013an eta 2016an ez bezala. Kopako 38. edizioko fase finala handia burutu ostean, SUPER AMARA Bera Berak Rocasaren aurka amore eman behar izan du luzapenea, 70 minutu jokatu ostean (26-27).
Kanariarrak faboritotzat jotzen zuten Kopa gertutik jarraitu dutenek, final laurdenetan eta finaledietan aise nagusitu baitziren. Baina SUPER AMARA Bera Berak lehenengo zati bikaina osatu zuen 15-10 nagusituz
Bigarrenean, hasieran markagailuari eutsi zioten gipuzkoarrek. Rocasak atezaina aldatu zuen, Dara Hernández gaztea Navarro ordezkatuz eta laino beltzak sartu ziren donostiarren eraso jokuan. 0-8 partzialarekin Rocasa aurretik jarri zen 20-23 bederatzi minutuen faltan baina SUPER AMARA Bera Berak partida berdintzeaz gain aurretik jartzeko aukera izan zuen. Luzapenean Falcón eta Rodríguezek asmatu zuten eta Hernándezek Elorzaren azken jaurtiketa gelditu zuen Kopa Teldera eramanez.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 26, Rocasa 27
SUPER AMARA Bera Bera 26 (15+9+2): Temprano, Etxeberria (5), López (1), Menéndez (2), Martínez (8), Ederra (2) eta Aramendia (2) –titular- Sans (2), Elorza (2), Ezkurdia (2). Deialdian: Zugarrondo, Encina, Berasategi, Zaldua eta Lizarbe.
Rocasa 27 (10+14+3): Navarro, Falcón (6), González, Rodríguez (4), Lusson (6), Hamciuc (1) y Trojaola (3) –titular- Luján (7), Mbengue eta Hernández (o.a.)
Epaileak: Jesús Escudero eta Jorge Escudero (Kantabriarrak)
Kanporatuak: Etxeberria (2) eta Sans SUPER AMARA Bera Beratik eta González eta Rodríguez Rocasatik
Partzialak: 4-1, 6-4, 8-5, 9-6, 12-8, 15-10 –atsedenaldia- 18-14, 20-17, 20-20, 20-22, 22-23, 24-24 –amaiera- 24-25, 26-27 (luzapenean)