Fremapi esker, Bera Beraren mutualitatea, Esther Arrojeriari eskuin belauneko lotailu gurutzatua konpontzeko ebakuntza bihar larunbata egingo diote Madrileko Cemtro klinikan. Duela astebete Espainiako goreneko selekzioarekin entrenatzen ari zela Errumanian Arrojeriak mina hartu duen. Egindako erresonantziak haustura berretsi zuen.
Hortaz, Usurbildarra gaur arratsaldean Madrilera abiatuko da eta bihar lehenengo orduan Cemtro klinikan egingo du ospitalatzea eta belaunean aditua den César Flores medikuak egingo dio ebakuntza.
Kasu hauetan ebakuntza ostean errekuperazioak sei hilabete inguru iraun ohi du.
Canyamelar Valencia, Elche Mustang, KH7 BM Granollers eta Aula Valladolid taldeek 18. Jardunaldia osatzen dutenean, Loterías Liga amaitzeko zortzi partida geldituko dira bi etenaldi medio, Aste Santukoa eta Kopakoa (apirilaren 29, 30 eta maiatzaren 1).
Sailkapenari so eginez, lau Liga agertzen dira. Behetik, Esencia 27 ULE Cleba León (5 puntu), Base Villaverde (6) eta Canyamelar Valencia (7) jaitsiera postua saihesten saituko dira, valentziarrek Elche Mustang gertuago izango dute bertan behera gelditu zen partida irabaziz gero. Horren ostean, lau taldeko multzoa dator: KH7 BM Granollers (10 puntos), elxetarrak (11), Helvetia Alcobendas (11) eta Mavi Nuevas tecnologías (13) gora begira datozenak, nahiz eta despistatzea ez zaien komeni.
Sailkapenaren erdialdetik goruntz laugarren postuaren bila lau talde: Aula Valladolid (20 puntu), Rincón Fertilidad (22), Godoy Maceira Porriño (24) eta Prosetecnisa Zuazo (25). Rocasak Madrilen irabazita Loterías Ligarako aukerak ditu Mecalia Atlético Guardés eta SUPER AMARA Bera Bera aurkari izango dituelako, galizarrak lau puntura dituzte kanariarrek eta gipuzkoarrak, seira.
Egutegia
Rocasak larunbatean Helvetia Alcobendas hartuko du, A Guarda egingo du bidaia ostean eta Telden Godoy Maceira BM Porriño eta Esencia 27 ULE Cleba León izango ditu Kopa aurretik.
Mecalia Atlético Guardés, berriz, egutegiko zatirik zailena burutuko du orain. Godoy Maceira BM Porriñori egingo dio bisita, Rocasa izango du aurrean A Guardan, Barakaldora egingo du bidaia eta Aste Santu ostean eta Kopa aurretik, apirilaren 22an, SUPER AMARA Bera Bera hartuko du.
Bestetik, Loterías Ligako 2016-17 denboraldiko partida erabakiorra jokatu aurretik, gipuzkoarrek larunbatean (18etan) Bidebietan Mavi Nuevas Tecnologías hartuko dute, Base Villaverde izango da hurrengo aurkaria Madrilek eta Helvetia Alcobendas izango da Bidebietan hurrengo astean. Ligako zati honetak taldeak bajak nola hartzen dituen jakingo da. Lau partida hauen ostean, Kopa pasata, maiatzean azken lau jardunaldiak jokatuko dira.
Multzoko liderra izan arren bost jardunaldietan zehar, Aialak Bidebietan irabazi eta Tecnifuelle Elgoibarrek Kukullaga, hortaz, gipuzkoarrak hirugarren postura jaitsi dira. Senior taldeak gol bakar batez irabazi zuen Elgoibarren.
Emaitzak
Infantil neskak Bacalaos Alkorta 17-36 Bera Bera Urdina
Infantil neskak Bera Bera Txuria 23-18 Hernani ET B
Infantil mutilak Aloña Mendi 24-22 Bera Bera Urdina
Kadete neskak Bera Bera Urdina 35-18 Dario Bus Elgoibar
Kadete neskak Urola 9-19 Bera Bera Laranja
Kadete mutilak Urnieta Itxako A. 28-25 Bera Bera Urdina
Jubenil neskak Bera Bera Urdina 17-27 Aiala ZKE
Senior neskak Lauko Elgoibar 28-20 Bera Bera Argazkiak: Jubenil Urdina vs Aiala
Selekzioetan eman diren albisteak ez dira guztiak txarrak izan. Jorge Dueñasek zuzentzen duen Junior mailako selekzioak udan Eslovenian jokatuko den Eurokopan parte hartzeko txartela lortu zuen. Eta bertako selekzioako zutabe bat Estitxu Berasategi usurbildarra izan da. Espainiak hiru partida jokatu eta irabazi ditu Errumania, Islandia eta Lituania selekzioen aurka.
Hortaz, apirilaren 20an egingo da zozketa Parisen eta Espainiak Danimarka, Errusia, Hungaria saihestuko ditu.
Bidebieta kiroldegian entrenaldia hasi aurretik, SUPER AMARA Bera Berak Ane Encina aurkeztu du Liga Loterías emakumeezkoen eskubaloiko ohorezko mailarako. Zilarrezko mailan azken bi denboraldietan Errotabarri Ermuak igaro dituen 19 urteko legazpiarrak sentsazio “gazi-gozoak ditut hau guztia bi lesio larri sorta direlako”, bata Esther Arrojeriarena eta bestea Alicia Fernándezena oraindik begiratzen ari direna.
Halere, Ane Encinak adierazi du “pozik” dagoela Bera Berari “eskertu dio nigan konfiantza jarri duelako eta emandako aukera aprobetxatu nahi dut”, hori bai, gaineratuz ”penaz utzi dut taldea“, Errotabarri Errmua, alegia “oso gustora egon naizelako”.
Bera Berako entrenatzaile ohi Imanol Álvarezek zuzendu du zentrala Ermuan, eta sarritan etorri da Bidebietara. Encinak aurredenboraldia Montse Pucherekin egin zuen “aurten astean bi aldiz etorri izan nahiz beraiekin entrenatzera eta jokalariak gehiago ezagutzen ditut”.
Horregatik, adierazi du “guztia ematera nator eta taldea lehenengo postuan mantentzen dugun bi jokalari horiek ordezkatzea oso zaila izango baita”.
Golegile nagusia zen bere taldean. “Ermuan jokalari garrantzitsua sentitzen nintzen, paper hori nuen, hori aldatu da orain eta beste gauza batzuk egitea espero dut”.
Deiaz galdetuta, jakin badaki, “lesioengatik nago hemen, ez nuen espero hain garaiz iristea aukera, pozik nago eta guztia emango dut”. Encinak errespetua dio erronkari Bera Bera egungo txapelduna delako “eta helburua hori izaten jarraitzen du”. Liga Loterías amaitzeko zortzi jardunaldi gelditzen dira eta O Porriñon jokatuko den Kopa (apirilaren 29tik maiatzaren 1era), hortaz, uste du “hemen egunero entrenatzen taldekideen mailara iristea espero dut”.
“Jokalari azkarra, taldearentzat jokatzen dueta eta pistan guztia ematen duena” jotzen du bere burua. Aurkezpena ostean, multzoan sartu da non Esther Arrojeria eta Alicia Fernández ziren eta entrenaldira agertu dira Fernando Diez Mintegi presidentea eta Tati Garmendia arduraduna animoak ematera.
Arrojeriak aukera izan du Encinarekin hitz egiteko eta gogoratu dio bere garaian berari ere horrelako egoera bat zela eta iritsi zitzaiola ohorezko mailan aritzeko aukera.