Hamar partidetatik zazpi garaipen eskuratu dituzte Bera Berako Eskubaloiko harrobiko taldeek.
Emaitzak:
Infantil neskak:
BERA BERA URDINA 37-7 EGIA 1
EGIA 2 12-26 BERA BERA TXURIA
BERA BERA LARANJA 16-10 EIBAR ESKUBALOIA C
Infantil mutilak:
AMA GUADALUPEKOA 38-23 BERA BERA URDINA
Kadete neskak:
BERA BERA URDINA 36-9 LEIZARAN ESKUBALOIA A
TOLOSA C.F. ESKUB. A 26-10 BERA BERA LARANJA
Kadete mutilak:
ILCAPO HONDARRIBIA 27-35 BERA BERA URDINA
EGIA CARNIC. JOSERRA 26-17 BERA BERA LARANJA
Jubenil neskak:
BERA BERA URDINA 31-21 AVIA EIBAR ESKUBALOIA
Senior euskal liga:
BERA BERA 37-13 URDAIBAI E.T.
EHFko hirugarren txandari dagokioen taulari nondik begiratuta ere, Super Amara Bera Berak ez du aurkari erraza izango bihar asteartea (11etan) Vienan egingo den zozketan, izan ere, gipuzkoarrek Europako lehiaketa handiko talderen bat izango da, Alemania, Frantzia, Hungaria, Errusia edo Norvegiakoa.
EHF eta Cup Winners’ Cup bat eginda maila handiko lehiaketa sortu da, azken bi asteburu hauetan frogatu den bezala. Hortaz, besteak beste, Errusiako Lada taldeak golen aldeari esker kanporatu du Norvegiako Vipers, Nantesek hiru golez irabazi du, Holandako Sercodak Dalfsen bost goleko aldea lortu du kanporaketa osoa etxean jokaturik eta Norvegiaren arteko lehian Byasen eta Tertnes Bergen taldeen artekoa, Trondheim hiriko taldeak bereganatu du (62-53).
Eta bidean gelditu dira, besteak beste, Errusiako Dinamo Sinara Frantziako Brest taldearen aurka, Errumaniako Corona Brasov, Issy Paris Hungariako Erd taldearen aurrean amore eman duena eta Fleury Alemaniako Oldenburg taldearen aurka.
Super Amara Bera Bera zerrenda buru izango da Champions Leagueko sailkatze fasean partida bat irabazi zuten taldeen ondoan, hortaz, hauek saihestuko ditu: Austriako Hypo NÖ, Kroaziako Podravka, Turkiako Ankara Yenimahalle BSK, Italiako Indeco Conversano eta Poloniako MKS Selgros Lublin, EHF eta Cup Winners’ Cup lehiaketetako azken irabazleak Hungariako Dunaujvarosi eta Danimarkako TTH Holstebro. Zerrenda osatu dute Iuventa Michalovce, Holandako Sercodak Dalfsen, Danimarkako Viborg eta Errumaniako Dunarea Braila, HC Gomel gainditu duena.
Hortaz, gaur goizean EHFk konfirmatu duen bezala bihar Super Amara Bera Berarekin bat egin dezakete: Alemaniako Bietigheim eta Metzingen (Sttutgartetik gertu) eta iparraldeko Oldenburg; Danimarkako Randers historikoa eta Nykøbing Falster debutariak, Kopenhage hiritik 100 kilometroetara dagoena; Bretainiako Brest edo Nantes; Hungariako Alba Fehérvár KC edo Érd, Mireya Gonzálezen taldea; Lada edo Kuban Krasnodar errusiarrak eta Norvegiako Byasen. Gipuzkoarren Europako ibilbidean errusiarrak eta Randers agertzen dira, halere, Bera Berak ezin izan zituen kanporaketak gainditu.
Azaroaren 12-13 eta 19-20an izango dira norgehiagokak. 24 taldek EHF Cup 2016-17 berri honen multzoen fasea dute helburu, Champions Leagueko laugarren postuan gelditzen diren taldeak ere izango direlarik. Hortaz, lau multzoetan banatuko diren 16 taldeak multzoen faseari ekingo diote 2017ko urtarrilaren 7tik aurrera.
Super Amara Bera Berak ez du bigarren zatiaren zain egon nahi eta gaur arratsaldean Mavi Nuevas Tecnologías gainditu du Gijón Arenan (21-30), mailan berria den taldea baina Rocasari irabaztea lortu zuena. Hortaz, gipuzkoarrek Lotería Ligan jokaturiko sei partidak bereganatu ditu eta galizarren arteko derbia eskuratu duenez Mecalia Atlético Guardésekin dira sailkapeneko buruan.
Martínez eta Elorza bajekin, Puchek Menéndez jarri du Sans ondoan, Arrojeria eta Fernández gertu eta hegaletan Aramendia eta López, Zugarrondo atea zaintzen. Aurreneko bi erasoetan asmatu dute Marta López eta Alicia Fernándezek. Ederrak erasoan atsedena eman dio Judith Sansi. Asturiarrek sei metroak bilatu dute baina sarturiko goleei berehalako erantzuna eman die guipuzkoarren, zazpi aldiz aurreneko zatian, Fernándezek eta Menéndez birritan, honek amaieran eta erdian, Arrojeria, Aramendia eta Ezkurdiak.
13 jokalariekin –Elorza egon da baina ez du jokatu- Puchek aulkia mugitu du eta atsedenaldira aurretik iritsi da Super Amara Bera Bera (10-14).
Bigarren zati hasieran golak ate batean eta bestean. Gómezek sartutakoei Arrojeriak eta Múgicak eman diote erantzun. Pucheri arazoa agertu zaio Menéndezen bigarren kanporaketarakin baina Sans eta Ezkurdiaren golekin arnasa hartu dute gipuzkoarrek (14-19). Bigarren zatian atera den Tempranok ere sasoia ez duela galdu agerian utzi du.
Halere, Faria eta Pevida jokalariek Mavi gerturatu dute (17-20) baina Menéndez eta Sansek tartea ireki dute gola sartu gabe bost minutu egon ostean, Aramendiak sartu eta gero Diego Lafuentek azken hutsartea eskatu du (48. min 17-23). Baina alferrik, Arrojeria, López eta Fernándezek gola egin dute 17-26 (min 52) eta Super Amara Bera Bera seigarren garaipena eskuratu du.
Hortik amaiera bitartean, golak alde batean eta bestean eta horien artean Andrea Zalduaren aurrenekoa Bera Berarekin.
Fitxa: Mavi Nuevas Tecnologías 21, Super Amara Bera Bera 30
Mavi Nuevas Tecnologías 21 (10+11): Ruiz, Vegas, López (3), Batista, Gómez (3), Luján, Faria (5), Argüelles (4), Cobo, Pevida (3), Salgado (3), M. P. Fernández, Blanco, Noriega, Medina, Fernández (o.a.)
Super Amara Bera Bera 30 (14+16): Zugarrondo, López (2), Menéndez (4), Arrojeria (6), Sans (5), Fernández (4) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Etxeberria, Ezkurdia (2), Múgica (2p), Zaldua (1) eta Temprano (o.a.)
Epaileak: Bernardino Fernández eta Raúl Rodríguez (Madrildarrak)
Kanporatuak: Gómez, Batista (2), Cobo eta Salgado Mavi Nuevas Tecnologías taldetik eta Menéndez (2), Múgica, Sans eta Zaldua Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 3-4, 4-6, 4-9, 7-11, 10-14 –atsedenaldia- 13-16, 15-19, 16-20, 17-24, 19-27 eta 21-30
Asteburu honetan harrobiak hamar norgehiagoka ditu. Azpimarratzekoa da euskal ligan Bidebietan senior taldeak bihar larunbata (16etan) jokatuko duena Urdaibai taldearen aurka.
Bestetik, etorkizuneko selekzioekin arituko dira igandean, Evelyn Briones, Malen Morandeira eta Leire Sorondo kadeteetan, Manex Kamio, con el mutilen kadeteetan eta Nerea Álvarez eta Amaia Eguren, jubenil nesketan.
Ordutegiak:
Urriak 22, larunbata:
Usabal Tolosa 10etan Kadete neskak Tolosa vs Bera Bera Laranja
Hondartza Hondarribia 13etan Infantil mutilak Ama Guadalupekoa Bera Bera Urdina
Bidebieta 16etan Senior neskak Bera Bera vs Urdaibai
Bidebieta 18etan Kadete neskak Bera Bera Urdina vs Leizaran Eskubaloia
Urriak 23, igandea:
Egia 9,10etan Infantil neskak Egia 2 vs Bera Bera Txuria
Bidebieta 10etan Infantil neskak Bera Bera Urdina vs Egia 1
Gasca 10etan Infantil neskak Bera Bera Laranja vs Eibar Eskubaloia C
Egia 10,40etan Kadete mutilak Egia Carnicería Joserra vs Bera Bera Lar.
Hondartza Hondarribia 11etan Kadete mutilak Ilcapo Hondarribia vs Bera Bera Urdina
Bidebieta 12etan Jubenil Neskak Bera Bera Urdina vs Avia Eibar Eskubaloia
Montse Puchek bi baja garrantzitsuak izango ditu seigarren jardunaldian, Super Amara Bera Berak Gijónera egingo du bidaia Mavi Nuevas Tecnologías taldearen aurka jokatzeko (larunbata 17,30 etan, Bernardino Fernández eta Rául Rodríguez, Madril). Ana Martínez, esker sorbaldan dislokazioarekin eta Patri Elorzak eskuin hanketako muskulu bikien zuntz haustura du. Biek egindako frogetan, Ana Martínezen kasuan dislokazio baino ez da ageri eta Elorzari atsedena eta fisioterapia lana agindu diote, baina arabarra aulkian eseriko da.
Beste jardunaldietara luzatuko diren bajak izan arren, Puchek oraindik ez du senior taldetik tira egin igo berri den taldek baten aurka jokatzeko baina sailkapeneko talde nagusienak estu hartu dituena, Rocasa irabazteko gai izan da (28-27) etxean jokaturiko azken jardunaldian, Mecalia Atlético Guardésekin (23-27) galdu zuen eta Porriñon gol bakar batez amore eman zuen (22-21). Astuariarrek partidako 22 gol sartu dituzte (etxean, 26) eta 25 gol jaso (etxean, 27). Taldean Marizza Faria paraguaiarra dago, Bera Berari irabazi ziona Alacanten zegoela, Luján herrikidea eta Agustina López alboko jokalaria.
Bajak Montse Pucheren asmoak alda ditzake, halere, madrildarrak konfidantza du bere plantillan. Super Amara Bera Bera Bidebietatik abitatu da Gijoneruntz 9etan Autocares Davidekin.
Jardunaldiko partidarik azpimarragarriena galizarren arteko derbia, Mecalia Atlético Guardés eta Godoy Maceira Porriño A Guardan jokatuko dutena. Helvetia Alcobendasen Europako partida dela eta, madrildarrek datorren asteazkenean hartuko dute Rocasa.