Sabino Arana Fundazioak igandean Bilboko Arriagan egingo duen ekitaldian Bera Berako jokalari eta kapitain ohi Matxalen Ziarsolo sarituko du “bere kirol-ibilbide bikainagatik, koloreei eskainitako leialtasunagatik eta kirol-balioen arloan eredugarria izateagatik”.
Sabino Arana sarien XXVIII. edizioa izango da aurtengoa. Matxalen Ziarsolorekin batera saridunak izango dira: Pedro Luis Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu ohi eta Ekonomia Itunaren aita; Orbea sozietate kooperatiboa; EGIBIDE “Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa”; Tolosako Ekinbide Etxea eta “Guernica” margolanak —garrasi lazgarria, bakearen ikur-.
Bera Berako jokalari ohiak kirol ibilbidean lorturiko arrakastak goraipatzeaz gain, Sabino Arana Fundazioak Matxalenen “giza kalitatea” txalotu du “horren erakusgarri, estimu handia diote aldagelaren barruan nahiz aldagelatik kanpo”.
2017 urteari hasiera ona eman ostean, lidergoa sendotzeko bi garaipen lortuta, gainera Rocasarekiko aldea sei punturu jarriz, Super Amara Bera Berak lehenengo itzuliari amaiera jarriko dio larunbatean Bidebietan Esencia 27 ULE Cleba León hartuz, hiru partidetako hiru zikloei hasiera emanez, hau da, Loterías ligako hiru jardunaldi jokatu eta hurrengoa, atsedena.
Horrela, larunbatean (18etan) ligako azken sailkatuarekin arituko da Super Amara Bera Bera, ligako aurreneko garaipena lortu zuena lehengo larunbatean. Ostean, Valladolidera egingo du bidaia, Telden irabazi ostean eta Zuazorekin aurka jokatu eta gero Aula egongo da zain, Bidebietan estu hartu zutelarik donostiarrak. Elche Mustang taldea izango da Bidebietatik hurrengoa, otsailaren 11n (18etan).
Kopako txapeldun gisa, zortziko finala antolatzen duen taldea bezala, final-zortzirenak saihestu ditu Super Amara Bera Berak, hortaz otsailaren 18ko asteburuan atsedena hartuko dute gipuzkoarrek. Aitzitik, Guardés eta Rocasak, Kopari ez ezik –galizarrak Gijonen eta kanariarrak Leonen- Challengeko kanporaketei heldu beharko diete.
Otsailaren 25ean, Super Amara Bera Bera Valentziara egingo du bidaia, martxoaren 4an KH7 BM Granollers hartuko du Bidebietan eta Málagan jokatuko du astebete beranduago (martxoaren 11n), Loterías Ligak biziko duen beste etenaldi aurretik, oraingo honetan selekzioen astea delako Europan.
Hortik Aste Santura, beste hiru partida: Mavi Nuevas Tecnologías debuta egingo du Bidebietan (martxoaren 24ean, 18etan), Super Amara Bera Berak lehenengo aldiz Madriden jokatuko du BM Base Villaverde taldearen aurka eta Helvetia Alcobendas hartuko du apirilaren 8an (18etan) Liga amaitzeko bost partida falta direla.
O Porriñoko Kopari heldu aurretik, Super Amara Bera Berak A Guardan jokatuko du Mecalia Atlético Guardésen aurrean, Loterías Ligako partidarik erabakienetarikoa. Txapelketa berriro geldituko da apirilaren 28tik 30era bitartean, hiru egunetan hiru partida formatoan: ostiralean, final-laurdenak; larunbatean, finalerdiak eta igandean, finala.
Maiatzeko larunbatean Loterías Ligako geldituko lirateke lau jardunaldiak jokatuko dira. Super Amara Bera Bera BM Porriño eta Prosetecnisa Zuazo hartuko ditu, tartean Teldera egingo du bidaia eta Leónen itxiko du Liga, non txapeldun gisa jokatu ditu bi aldiz azkeneko hiru urtetan.
Bera Bera Eskubaloia da ¡Escalera de favores’ delako ekimenean parte hartuko duten Donostiako zortzi taldeetako bat, San Marti Merkatuko bezeroei erosketak eramaten laguntzeko sortu dena.
San Marti Merkatuak duen pertsonen kopuru altuaren eraginez bi igogailu ez dira nahikoak zerbitzu on bat emateko. Hortaz, Nerea Aranburu gerenteak adierazi du “asmoa da hirugarren igogailu bat kokatzea bertan eta horretarako bakarra utziko dugu martxan”. Eragozpenak ekititze aldera Donostiako zortzi kluben inplikazioa medio bezeroek erosketekin laguntza eskatzeko modua izango dute parkinean edo kanpora ateratzeko.
Ondorioz, klubeko ordezkatiak ‘Personal Bolser’ bihurtuko dira, bertan Bera Berako eskubaloi eta errugbiko sekziotak tarteko, aurrekenek otsailaren 6tik 18ra bitartean egingo dute zerbitzua eta errugbikoek itxiko dute berau maiatzean.
Horrela, -1 solairuan Super Amara parean, stand moduko bat jarri da talde bakoitzaren informazio gunea gisa.
Tati Garmendia arduradunak eskertu du “San Marti merkatuari horrelako ekimen berritzailea pentsatzeagatik, klubei gure baloreak zabaltzen ere eskaintzen diguna”.
Zortzi garaipen hamar partidetan eta Bera Berako senior taldearen partida 42. minutuan bertan behera gelditu zen Portugaletan, epaileak arazoak izan zituelako jarraitzeko. Donostiarrak nagusi ziren orduan 14-17 baina oraindik 18 minutu gelditzen dira norgehiagoka amaitzeko. Infantiletan garaipen garrantzitsuak eman ziren, besteak beste, mutilek lortu zutena gol bakar batez Saiekoren aurka. Kadete eta jubenil taldeak, sendo.
Emaitzak:
Infantil neskak
BERA BERA URDINA 28-22 AIALA D ZKE
BERA BERA TXURIA 19-16 EGIA 2
EIBAR ESKUBALOIA C 28-22 BERA BERA LARANJA
Infantil mutilak
SAIEKO K.E. - LA SALLE 21-22 BERA BERA URDINA
Kadete neskak
BERA BERA URDINA 35-3 BERGARA K.E.
LEIZARAN ESK. B 13-16 BERA BERA LARANJA
Kadete mutilak
BERA BERA LARANJA 16-38 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA B
URNIETA ITXASO ARR. 24-33 BERA BERA URDINA
Jubenil neskak
BERA BERA URDINA 28-9 URNIETA QUEL ABOGADOS
AIALA ZKE 27-29 BERA BERA LARANJA
Senior neskak
JARRILLERAS 14-17 (SUSP.) BERA BERA
Ezker hegalariak banakako jokalaria egiten saiatu zen, lurrera erori zen eta aurpegiak Barakaldoko Lasesarre kiroldegiko lurraren aurka jo zuen. 23. minutua zen, partidako mediku José Ignacio Sánchezek begiratu zuen eta Uxue Ezkurdiak pista utzi zuen, bigarren zatia eserlekutik ikusi zuelarik.
Miaketan sudur hezurrean haustura txiki bat ageri da, desplazamendurik gabe, hortaz ez diote ebakuntzarik egingo eta Ezkurdiak gutxi gorabehera hiru aste egon behar du bajan.