Bera Bera Eskubaloiak Gabonetako Kanpusari eman dio hasiera gaur goizean Bidebietan. Berta 30 gazte elkartu dira lau orduko saioa burutzeko, non jolasak, entrenaldia, heziketa, hamaiketakoa eta denbora librearekin gozatu duten. Horrela, astea osoan zehar, astelehenetik ostirala bitartean. Ostegunean Errenterian partidak jokatuko dituzte.
Bera Berako gainontzeko kirol arloekin batera, Bera Bera Eskubaloiak ere Eguberri on eta 2017 urte zoriontsua eta oparoa opa nahi dizkizue.
2016. urtea historikoa izan da Bera Bera eskubaloiarentzat eta zorion postalak dion bezala “bide luzeena geldirik egotea da”, erronka berriei tentuz ekitengo diogu jarraian, zu ere bidelagun izatea nahi genuke. Eskerrik asko gure ondoan jarraitzen duzulako!
Asteburuko emaitzen artean azpimarragarriak dira emakumezkoetan infantil, kadete, jubenil eta senior taldeetako garaipenak.
Emaitzak:
Infantil neskak
BERA BERA URDINA 25-14 EREINTZA
HERNANI E.T. B 21-25 BERA BERA TXURIA
BERA BERA LARANJA 41-26 EGIA 3
Infantil mutilak
TOLOSA C.F. ESKUBALOIA B 34-19 BERA BERA URDINA
Kadete neskak
BERA BERA URDINA 23-13 EREINTZA TODO TERRENO
LAUBIDE ITURGINTZA - IZARO 15-14 BERA BERA LARANJA
Kadete mutilak
ARRASATE E.B. 32-7 BERA BERA LARANJA
BERA BERA URDINA 35-31 LEIZARAN IMATEL TELECOMUNIACIONES
Jubenil neskak
BERA BERA URDINA 39-22 TTAKUN TABERNA PULPO KE
LEIZARAN LANBROA TABERNA 25-19 BERA BERA LARANJA
Senior
BERA BERA 33-18 EREINTZA BARYMONT
Bigarren lagunartekoa Super Amara Bera Berarentzat, Suediako Eurokopa dela eta ligak bizi duen etenaldi honetan, gaurkoan Valladolideko Portillo herrian Aula Valladolid taldearen aurka 20-35 (11-17, atsedenaldian) gainditu duena.
Jokalari internacionalik gabe, Elorza, López eta Sans eta lesionaturik dagoen Ana Martínez, Montse Puche taldeak fitxatu berri duen Estitxu Berasategi gaztea eramandu, aurreneko bidaia zen usurbildarrarentzako. Abuztuan Egian jokatu zituen minutu batzu eta gaur defentsan eroso egon da eta erasoan gol bikaina sartu du.
Portilloko udal kiroldegia beteta, segituan erakutsi ditu baliabideak Super Amara Bera Berak Puchek jarri ditu erdian Menéndez eta Múgica, Etxeberria eta Fernández ondoan, Aramendia eta Ederra hegaletan eta Zugarrondo atepean. Super Amara Bera Berako entrenatzaileak minutuak banatu ditu jokalarien artean nahiz eta Silvia Ederra izan den 60 minutuak jokatu duen bakarra.
Defentsak korrika egiteko aukera eman du baina era berean transizio onak egin ditu taldeak eta eraso posizionalean ere jokaldi bikainak burutu ditu. Pistako jokalari guztiek gutxienez gol bat egin du, entrenatzaileentzat oso albiste pozgarria.
Argazkia: Fernando Lajo (twitter)
Fitxa: Aula Valladolid 20, Super Amara Bera Bera 35
Aula Valladolid 20 (11+9): Guerra (1), Teres (1), Vergara, O’Mullony (2), Calderón (1), Cifuentes (3), Álvarez (5), López (2), Arderius (2), Lovera (2), María González (1), Viloria, Bergara, Muñiz (o.a.), Sanz (o.a.)
Super Amara Bera Bera 35 (17+18): Zugarrondo, Etxeberria (6), Menéndez (5), Múgica (1), Ederra (6), Fernández (2), Aramendia (4), Arrojeria (4), Zaldua (2), Ezkurdia (4), Berasategi (1) y Temprano (o.a.)
Epaileak: Merino eta Moyano (Gaztelu Leoi)
Kanporatuak: OMullony Aulatik eta Zaldua, Etxeberria eta Múgica Super Amaratik
Partzialak (10 min): 3-8, 7-13, 11-17 –atsedenaldia- 13-25, 16-30 eta 20-35
Suediako Eurokoparekin batera, Emakumeen Eskubaloi kluben fórum-nak abenduaren 17an VI Biltzar nagusia burutuko du Goteborg hirian.
Ohi denez, Forum-nak gonbidapenak bidali ditu Europako lehiaketako partaideei eta Bera Bera Eskubaloia bertan izango dira Europako beste 20 klubekin batera: hamar Champions Leaguekoak, beste hamar EHFkoak eta Challenge Cupeko bakarra.
Bera Bera ordezkatzen Nagore Odriozola –kazetari gisa han dagoela aprobetxaturik- eta Ane Sarasola izango dira, gaur Eurokopako final-erdiak ikusteko aukera izango duena: Danimarka vs Holanda (18,15etan) eta Norvegia vs Frantzia (20,45etan).
Larunbatean, Nagore Odriozola eta Ane Sarasaolak infomazioa pilatuko dute, besteak beste, erakunde horretako hainbat txosten, kluben arteko hausnarketa, Europako lehiaketen inguruan eta foroak EHF eta IHFrekin duten harremana.