Harrobiko gainontzeko partidak:
Larunbata, maiatzak 6
Jubenil neskak Bera Bera Laranja 29, Bidasoa Irun 29
Infantil neskak Bera Bera Laranja vs Bera Bera Txuria
Kadete mutilak Bera Bera Laranja vs Ordizia Orkli
Senior neskak Leizaran Eskubaloia 16, Bera Bera 33
Kadete neskak Leizaran Eskubaloia B 11, Bera Bera Laranja 15
Kadete neskak Bera Bera Urdina 19, Aiala ZKE 27
Jubenil neskak Bera Bera Urdina 40, Ereintza Aguaplast 31
Igandea, maiatzak 7
Infantil mutilak Bera Bera Urdina vs Amenabar E ZKE
Kadete mutilak Bera Bera Urdina 31, Amenabar A ZKE 26
Kopa osteko partida zaila izan ohi da, batez ere, finala luzapenean galdu duen talde batentzat. Halere, distirarik gabe bada ere, SUPER AMARA Bera Berak Godoy Maceira BM Porriño gainditu du bigarren zatian jokua hobetuz eta Ana Martínezen gidaritzapean.
Montse Puchek hasieran Temprano atezain kokatu du, Sans eta Elorza erdian, Martínez eta Menéndez ondoan eta Aramendia eta Ezkurdia hegaletan. Donostiarrak eskuin hegalekoa jarri du entrenatzaileak Etxeberria eta Lópezen bajak zirela eta, azken hau eserlekuan izan da baina Puchek atsedena eman dio horkatila sendatze aldera. Martínezek ireki du markagailua, 3-1 jarri dira aurretik gipuzkoarrak baina Samartin eta Gilek berdindu dute lehia, aurretik ere jarri da Godoy Maceira BM Porriño, kataluniarraren golarekin.
Erasoan makal eta erritmorik gabe, baloi ugari galduz. Puchek partida gelditu du (15. min 5-6) eta kanporaketa bat bitartez 3-0 partziala lortu du SUPER AMARA Bera Berak Martínez penaltiz eta Encina eta Aramendia kontraerasoan. Tempranok geldiketak egin ditu eta Sansek gola sartu du pivotean, Berasategi eta Lizarbe sartu dira, halere, Irene Sánchezen bi geldiketak eta Lorena Pérez eta Sandra Lópezen golekin galizarrek berdinketa lortzeaz gain, Andrea Dapenak aurretik jarri du taldea. Abel Estévezen errotazioa arren, galizarrak aurretik iritsi dira atsedenaldira Bidebietan, (10-11) 2014ko azarotik gertatzen ez zena.
Bigarren zatian, SUPER AMARA Bera Berak estutu du defentsan eta Zugarrondoren laguntza izan du atepean. Bost minutuean Menéndez, Elorza eta Martínezen golei esker tartea ireki du baina baloiak erraz galdu dituzte gipuzkoarrek. Liranzok bi gol sartu ditu, Zugarrondok mantendu du abantaila Ana Martínezek ardura hartu duen arte.
Zaldua eta Menéndezek kanporatu dituzte, SUPER AMARA Bera Berak lau jokalari pistan izan ditu une batean baina azken minutuetara tartearekin iritsi da. Puntuaz gain, Encina, Lizarbe eta Zaldua –bina gol- jokalarien ekarpena izan da. Lidergoa, hortaz, Bidebietan gelditu da.
Loterías Liga amaitzeko hiru jardunaldi gelditzen dira eta jokalariek jakin badakite hiru final direla. Hirurak irabaztekotan, titulua Donostian geldituko da. Hurrengo finala, larunbatean Telden Rocasaren aurka.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 25, Godoy Maceira BM Porriño 19
SUPER AMARA Bera Bera 25 (10+15): Temprano, Ezkurdia (2), Elorza (1), Ederra, Martínez (10, 2p), Menéndez (1) eta Aramendia (2) –titular- Sans (3), Lizarbe (2), Encina (2), Berasategi, Zaldua (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: López.
Godoy Maceira BM Porriño 19 (11+8): Irene Sánchez, Gil (4, 3p), Rivas (1), Cacheda (1), Cerqueira (3), Samartin (2) eta G, Martínez (2) –titular- Pérez (1), N. Martínez, Liranzo (2), Andrea Dapena, Alba Dapena, López (2), Campo (1) eta Otero (o.a.)
Epaileak: Monjo (Madril) eta Moyano (Gaztela-Leoi)
Kanporatuak: Encina, Ezkurdia, Zaldua eta Menéndez SUPER AMARA Bera Beratik eta Liranzo (2) eta Samartin Godoy Maceira Porriñotik.
Partzialak: 3-1, 4-4, 5-6, 7-6, 9-8, 10-11 –atsedenaldia- 12-11, 15-13, 15-13, 18-15, 22-17 eta 25-19
Gertaerak: Partida 15 minutu beranduago hasi da BM Porriñok trafiko arazoak izan dituelako
Infantil mailako Bera Bera Urdinak txaloak jaso ditu Gipuzkoako Final irabazi zuelako atzo.
Infantil nesken talde Bera Bera Urdinak Gipuzkoako finalari helduko dio larunbatean Usurbilen Kalari Taberna Pulpo taldearen aurka, eguardiko 12etan.Harrobiko gainontzeko partidak: Larunbata, maiatzak 6Josean Gasca 11.30 Jubenil neskak Bera Bera Laranja vs Bidasoa IrunBidebieta 14.30 Infantil neskak Bera Bera Laranja vs Bera Bera TxuriaBidebieta 16,00 Kadete mutilak Bera Bera Laranja vs Ordizia OrkliAndoain 16,00 Senior neskak Leizaran Eskubaloia vs Bera BeraAndoain 17,30 Kadete neskak Leizaran Eskubaloia B vs Bera Bera LaranjaBidebieta 17,45 Kadete neskak Bera Bera Urdina vs Aiala ZKEBidebieta 19,30 Jubenil neskak Bera Bera Urdina vs Ereintza AguaplastIgandea, maiatzak 7Bidebieta 10,00 Infantil mutilak Bera Bera Urdina vs Amenabar E ZKEJosean Gasca 10,00 Kadete mutilak Bera Bera Urdina vs Amenabar A ZKE