Goizean Gascan egindako entrenaldiaren ostean, Imanol Alvarezek komunikabideei adierazi die bere taldea aurten Iruñeko Anaitasuna pabiloian jokatuko den Superkopa Iberikoaren hirugarren ediziora “aukera guztiekin” iritsiko dela (ostiralean, 18,15etan eta larunbatean).
super amara Bera Berako entrenatzaileak aitortu duenez, Ligako lehen partidan, joan den larunbatean Porriñoren aurka Gascan, “zalantza txiki batzuk genituen hasi aurretik”, baina laster desagertu ziren, eta, bere ustez, partida “ondo atera zen, emaitza polit batekin gainera”.
Horregatik, Alvarezek pentsatzen du “taldea ondo iristen dela eta beste titulu bat irabazteko gogoa duela”. Horretarako, SAD Madeira izango du aurrean finalerdian. “Bi final dira, Koparen antzeko formatuan, baina bi egunetan”, adierazi du. “Aurkariak aldatzen dira, portugaldarrak gutxiago ezagutzen ditugu eta partida prestatzeko aukera gutxiago ditugulako”, baina, hala ere, uste du “defentsa egokituko dugula”, Portugalgo taldeak kanpotik jaurtitzeko baliabideak baititu, “min egiteko eta kontraerasoan atera ahal izateko” gaineratu du ermuarrak.
Alvarez pozik dago Superkopa Iruñean izango delako, “oso gertu sentitzen dudalako eta hemendik jende dezente joango dela uste dudalako”. Azkenik, adierazi duenez, “hemen geundenok badakigu zer den irabaztea eta beste titulu bat irabazi nahi dugu, iritsi direnak lehenengoa irabazteko irrikan dauden bezala”.
Maitane Etxeberriak berriz adierazi du “garrantzitsua da ondo hastea eta titulua Donostiara ekarri ahal izateko taldea gogokin dago eta gogor entrenatzen”. Bere ustez, ligan lortutako aureneko bi puntuak “konfiantza” eman dio taldeari eta “ondo prestatuta iritsiko gara”.
Irabazteko presioaz galdetuta, kapitainak dio “tituluar lortzea erraza dirudi baina urtez urte zailago da, atzean lan handia dago eta aurten ere bide horretan jarraitu nahi dugu”.
Madeira aurkariaren aurrean “defentsan lan gogorra egitea eskatuko ditu” eta horrelako lehiaketa motz baten aurrean “taldeari konzentratuta egotea” eskatzen dio, onartuta “titulu batek ilusio txispa” ematen duela, gainera “etxetik hain gertu egonda”.