super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako hirugarren jardunaldirako ezarritako ordutegia aldatu du, eta, horren ondorioz, egun ldier den Rocasa Gascan irailaren 13an, larunbatean 19,45etan, hartuko du. Hau da, urriaren 4an Morvedre taldearen aurkako ordutegi berean (5. jardunaldia).
Lehen partidaren aldaketa Realaren eta Real Madrilen arteko Anoetako norgehiagokak eragin du, izan ere, 16,15etan hasita, klubak uste du Gascako partidaren hasiera 45 minutu atzeratuz gero, mugikortasuna eta sarbidea erraztuko zaiela eskubaloi zaleei.
Patronatua, Federazioa eta Rocasa jakinaren gainean jarrita, aldaketa ofiziala da dagoeneko.
Bestalde, urriaren 4an IDK Euskotren eta super amara Bera Bera taldeek bat egingo dute Gascan. Ondorioz, saskibaloi partida 17etan hasiko da eta Morvedreren aurkako norgehiagoka 19,45etan.
Bi partidetarako sarrerak salgai daude jada. Rocasa eta Morvedre.