Loterías Ligako golegile nagusiena Super Amara Bera Beran Ana Martínez da, 22 golekin, zerrenda osoan 25 onenen artean dago, Pucherena gol gehien sartzen duen hirugarren taldea izanik. Talde guztiek gutxienez jokalari bat dute zerrendan baina gipuzkoarren kasuan ardura hori jokalari askoren artean banatuta dago.
Hortaz, lehiaketa hasieran, zortzi partida oficial hauetan, lehenengo lerroak golen erdia sartu du. Plantillako 15 jokalarietatik zazpi jokalari daude posizio horretan baina bost dira minutuak pilatzen dituztenak. Loterías Ligan, sarturiko 140 goleetatik, leku horretan aritzen direnak 73 gol sartu dituzte, 48 hegaleko jokalariek eta 19 piboteek. Ligan sarturiko zortzi penaltiak kenduta –lehenengo lerroko jokalariek sartutakoak-, horko posiziokoek %49,2en golak sartu dituzte, hegaleko jokalariek %36,3 eta piboteek, %14,4a.
Granollersen sarturiko bost golei esker eta Rincón Fertilidad Málaga taldearen aurrean lau, Ana Martínez da golegile nagusiena taldean 22 golekin, Esther Arrojeria eta Alicia Fernández jokalariak baino bost gol gehiago. Montse Pucheren taldeak golak banatzen jarraitzen du: Marta López (16), Leire Aramendia (14), Sans (12), Menéndez eta Etxeberria (10), Ezkurdia (8), Ederra (7), Elorza (5) eta Múgica (2). 140 golekin, Super Amara Bera Bera da Loterías Ligako gol gehien sartu dituen hirugarren taldea, Mecalia Atlético Guardés (151) eta Rocasa (141) azpitik, eta gol gutxien jaso duen bigarren taldea da (partidako 22 gol) Guardésen atzetik (partidako 20).
Penalti guztiak sartu ditu
Champions Leagueko atarikoan, Hypo NÖ aurrean, penaltiak jaurtitzea buruko mina sortarazi zuen. Halere, Loterías Ligako bost partidetan Super Amara Bera Berak penaltiak guztiak sartu ditu, zortzi, alegia. Gainera, atezainek %32a lortu dute, jaurtitutako 16 penaltietatik bost gelditu dituzte. Kanporaketei dagokionez, gipuzkoarrak 24 aldiz zigortu dituzte bi minutuetakin eta aurkariaren bataz bestekoa hiru da.
Hasierako seikoteak, golen %70ko Ligan
Loterías Ligako bost partidetan, Montse Puchek hasierako zazpikotean lehenengo lerroari jarraipena eman dio: Martínez, Fernández eta Arrojeria; bestetik, hegaletan Aramendia –Ezkurdia atera zen lehen egunean- eta López -Bidebietan- edo Etxeberria –Elxen eta Granollersen- sartu ditu eta pibotean, Judith Sans. Super Amara Bera Beraren Ligan golen %70a sartu dituzte titularrak (López eta Aramendiarenak gehituta), 24 urte ditu batez beste hasierako zazpikoteen adina. Halere, aulkitik atera direnak aurkarik baino gol gehiago sartu dituzte bost partidetan.
Emaitzak:
Infantil neskak
PITCH BIDASOA IRUN A 16-23 BERA BERA URDINA
ORDIZIA ESKUBALOIA 12-26 BERA BERA LARANJA
BERA BERA TXURIA 9-13 GALDONA BURDINDEGIA PULPO KE
Infantil mutilak
BERA BERA URDINA 13-30 EREINTZA TODO TERRENO
Kadete neskak
URNIETA ADARRA AROZTEGIA 14-22 BERA BERA URDINA
BERA BERA LARANJA 6-31 AVIA EIBAR ESKUBALOIA
Kadete mutilak
BERA BERA URDINA 26-28 LEIZARAN IMATEL TELECOMUNIACIONES
BERA BERA LARANJA 9-26 EREINTZA TODO TERRENO
Argazkiak
Jubenil neskak
EGIA REFORMAS VEGA 38-22 BERA BERA LARANJA
BERA BERA URDINA 48-24 LEIZARAN LANBROA TABERNA
Argazkiak
Senior neskak. Euskal Liga:
ITURRITXO TABERNA ALOÑA MENDI K.E. 17-36 BERA BERA
Marta López jokalariarentzar “partida berezia izango da”. Puertosolen hezia, “jubeniletan bi urte igaro nituen orduan Costa del Sol taldean, taldekide ohiak izango ditut aurreran eta ilusioa ematen dit”. Malagako hegaleko jokalariak zilarrezko mailan jokatu zuen, ondoren Alcobendasen egon zen eta Frantziako Fleury taldean zegoela Málagak 2014-15 denboraldian egin zuen debuta ohezko mailan.
Nahiz eta Donostian oraindik bi hilabete ez dituen egin, internazionalak dio “oso gustora nago hemen”. “Astelehenetik ostiralera gogor egiten dugu lan eta larunbatean guztia ondo atera ez bada ere, lan horrek tituluak eta jokuan hobekuntza ekarriko digu” ohartarazi du. “Hona etortzen oso erabaki egokia hartu dut” adierazi du.
Espainiako selekzioan burutu duen azken konzentrazioaz galdeturik, Marta Lópezek esan du “ziklo berri bat da, lan handia egin dugu talde berria osatzeko”, Alemaniaren aurkako partidei gehiegi erreparatu gabe “lana eta pazientzia” eskatu du.
Bestalde, Montse Puchek onartu du “etenaldia ondo etorri zaigu taldea finkatzeko”. “Indar handiko taldea” da Rincón Fertilidad Málaga, “fitxaketa onak egin dituena –Guardesetik Maestro, Benzal, Paula García eta Barrios-, eta egutegiak ez diona mesederik egin baina Zuazoren aurkako garaipenarekin aurrera joko dute”.
Jardunaldia asteazkenean hasi zen, Porriñoren garaipenarekin Helvetia Alcobendasen aurka (25-22), horaz galiziarrak jokaturiko bost partiden jabe egin dira. Guardések Leonen jokatuko du, Rocasak Base Villaverde hartuko du Telden eta Zuazok, Mavi Lasesarren.
Ikus bideoa
































