Super Amara Bera Berak Euskal Kopako beste finala ekingo dio bihar Lasesarren gaur arratsaldean Kukullaga Etxebarri aise gainditu ostean (14-40, atsedenaldian 5-20). Aurrean bigarren finalerdiko garaile izango du bihar 12,30etan leku berean, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo edo Aiala Zarautz.
Puchek Etxeberriaren baja izan du orkatila bihurritu duelako, Lizarbe sartuz ondorioz, ezta Berasategi ere Euskadiko jubenil mailako selekzionarekin lurraldeko txapelketan brontzezko domina lortu duena.
Super Amara Bera Berako entrenatzaileak ez ditu defentsa-eraso aldaketak egin, izan ere, lau talde jarri ditu pistan, bakoitzak 15 minutu jokatuz. Tempranok eta Zugarrondok bakoitzak zati bat. Puchek buruan Rocasaren aurkako partida du, Loterías Ligako itzulera urtarrilaren 14ean izango baita Bidebietan (18etan) eta bihar ere finala jokatuko duenez, minutuen banaketa ondo orekatuta egin du.
Horrela, gipuzkoarrak erdian Sans eta Zaldua jarriz ezarri dira Lasesarren, Fernández eta Arrojeria ondoan eta Aramendia eta Lizarbe hegaletan, Temprano atepean. Kukullagari asko kostatu zaio baloia mugitzea, jaurtiketak egitean, penaltiak sartzea eta 20. Minutua igarota sartu bere lehenengo gola. Hortaz, Super Amara Bera Berak kontraerasoetan Aramendiaren bidez golak sartu ditu eta joku posizionalean, Zalduaren bidez.
15. minutuan Puchek talde osoa aldatu du, Elorza eta Menéndez erdian kokatuz, Múgica eta López ondoan eta Ezkurdia eta Ederra hegaletan. Partida ez da aldatu. Bigarren zatian, taldeetan aldaketa txiki bat ezarri du, Fernández eta Elorza aldatuz eta Zugarrondo atepean.
Fitxa: Kukullaga Etxebarri 14, Super Amara Bera Bera 40
Kukullaga Etxebarri (5+9) 14: Larroca, Coello (2), Pedrosa, Elorriaga (1), Vázquez (3), Ortega (1), González –titular- Rodríguez (3), Messari (1), Pérez, Buezo (1), Bermejo (2), Antolín, Fernández H. eta Fernández G (o.a.)
Super Amara Bera Bera (20+20) 40: Temprano, Lizarbe (1), Fernández (2), Sans (1), Arrojeria (3), Zaldua (5, 1p) eta Aramendia (6) –titular- Elorza, Ezkurdia (4), Ederra (6), López (3), Múgica (4, 1p), Menéndez (5) eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Gartzia eta Sánchez (euskaldunak)
Kanporatuak: Pedrosa, Pérez eta Antolin Kukullaga Etxebarritik.
Partzialak: 0-3, 0-6, 0-11, 0-15, 2-17, 5-20 –atsedenaldia- 7-25, 8-29, 10-34, 11-36, 12-38 eta 14-40
Super Amara Bera Berak Kukullaga Etxeberri izango du aurrean urtarrilaren 7an larunbata (Oskar Martín eta Juan Carlos Royuela, 17,30etan) aurten Barakaldoko Lasesarre kiroldegian burutuko den Euskal Kopan, bertako Zuazo klubaren 25 urte direla eta. 19,30etan Prosetecnisa Zuazok Aiala Zarautz hartuko du eta bi partidetako garaileek elkar ikusiko dute igandean 12,30etan.
Azkeneko urtetan bezala, egun zilarrezko mailan dagoen Kukullaga izango du aurkari Bera Berak. Bizkaitarrek donostiarrak gainditu zuten 2013ko finalean, Etxebarrin maiatzean ospaturiko edizioan, Bera Berak aurreneko liga irabazi ostean. Hurrengo hiru edizioetan, donositarrek 23-19 mendean hartu zituzten bizkaiarrak 2014ean Zumarragan -Nogales, Elicegui, Azaola eta Agirregomezkorta oran Zuazon, orduan laranjaz – eta azkeneko bi urtetan finalerdietan Zarautzen, 2015ean (38-16) eta 2016an (20-49).
Estitxu Berasategi jokalariaren baja izango du Super Amara Bera Berak Catalunyan jubenil mailako Euskadirekin Estatu mailako selekzioen arteko txapelketa jokatzen ari delako, gaur final-laurdenetan Andaluzia gaindituta, bihar finalerdietan izango dira, Berasategirekin batera, Elene Vázquez eta Anne Gorostidi. Kadete mailan, Nerea Lizarragak gaur final-laurdenetan ez dute aukerarik izan Madrilen aurka.
Kadete eta jubeniletan ditu ordezkariak Bera Berak Espainiako lurraldeko txapelketan, Catalunyan burutzen ari dena astelehenetik. Nerea Lizarragak hiru gol sartu zituen Euskadiren porrotan Catalunyarren aurka (31-22) eta jubeniletan ere euskal selekzioak partida ona jokatu arren Gaztela Leoi selekzioren aurka (21-18) galdu zuen atzo eta gaur goizean Madrilen aurka (28-23). Bera Berako jokalari Elene Vázquezek gol bana sartu du, Anne Gorostidik launa gol eta Estitxu Berasategik atzo bost gol eta gaur, bakarra.
Kadete mailako selekzioak Kanariarren aurka jokatu du gaur arratsaldean eta bihar, Asturiasen aurrean. Jubenilek, berriz, Valentzia izango du aurkari bihar 13etan.
Argazkia: Marti Altaba
Infantil, kadete eta jubenil mailetako neska-mutilen taldeei zuzenduta Bera Berak txapelketa antolatu du Bidebietan urtarrilaren 7rako, 17 taldeen partaidetzarekin.
Bera Berako hamar talde, Usurbilgo bi eta Bidasoako bost talde arituko dira goizeko 10,15etatik 20ak arte; ondoren ‘izarren partida’ jokatuko da, hortaz eskubaloia hizpide izango da Bidebietan ia hamaika orduz, 17 partida eta parranda bat.
Txapelketa aurrera atera ahal izateko Super Amara eta Coca Colaren inplikazioa izan du Bera Berak, hortaz, eskerrik asko biei.
Ordua Kategoria Taldea
10:15 INFANTIL MUTILAK BIDASOA-URDINA BB
10:50 INFANTIL NEXKAK URDINA BB-BIDASOA
11:25 KADETE NEXKAK LARANJA BB-BIDASOA
12:00 KADETE MUTILAK BIDASOA- URDINA BB
12:35 JUBENIL NESKAK BIDASOA-LARANJA BB
13:10 INFANTIL NEXKAK LARANJA BB-TXURIA BB
13:45 KADETE NEXKAK BIDASOA-USURBIL
14:20 JUBENIL NESKAK USURBIL-BIDASOA
14:55 KADETE MUTILAK BIDASOA KAD MUTILAK-.URDINA BB JUB.NEX
15:30 KADETE MUTILAK LARANJA BB –LARANJA BB JUB.NEX
16:05 KADETE NEXKAK URDINA BB-LARANJA BB
16:40 INFANTIL MUTILAK BIDASOA INF MUT.- URDINA BB INF NEX.
17:15 INFANTIL NEXKAK BIDASOA -TXURIA BB
17:50 KADETE NEXKAK URDINA BB-USURBIL
18:25 INFANTIL MUTILAK URDINA BB - LARANJA BB INF NEX.
19:00 KADETE MUTILAK URDINA BB-LARANJA BB
19:35 JUBENIL NEXKAK URDINA BB-USURBIL
20:10 IZARREN ARTEKO PARTIDA Guraso,entrentzaile, epaile… -en arteko partida!
Bera Berak antolaturiko Gabonetako kanpusak gauza askotarako eman zuen eskubaloiarekin gozatzeaz gain, besteak beste, ekintza ugari eta anitzak antolatu ziren. Horien artean heziketarako beta egon zen, epaile batekin solasean egon ostean Irati Lekue coach-ak Bidebieta kiroldegia bisitatu zuen eta 16 gazteekin hitz egiteko aukera izan zuen.
Taldeentzat lehentasunezkoak ez diren gauzaz aritu zen Irati Lekue, baina gazteen formazioan emozioen inguruko arloa kontuan hartzea ohartarazi zuen. Pertsonen gaitasuna garatzeko ez ezik goi mailako errendimenduetako taldeen ere entrenamendu mentala eta emozioari buruzkoa bermatzea beharrezkoa da bere ustez.