Bera Bera

Select your language

Naturklima Fundazioak eta Bera Berak babesletza akordio bat sinatu dute, eskubaloi arloak ekonomia zirkularra, hondakinen prebentzioko praktika onak herritarrei oro har zuzenduta, birziklapena eta berrerabilpena bultzatuz, alegia.

super amara Bera Berako plantilla, Tati Garmendia arduradunarekin batera, Naturklimaren egoitzara bisitan izan ziren atzo, Klima Aldaketak Gipuzkoan duen eragina neurtzen duen Fundaziora. Bertan, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako foru diputatuak eta Xabier Esteban Naturklimako zuzendariak Fundazioak egiten dituen azterketak azaldu zituzten, horietatik abiatuta erabaki politikoak errazte aldera. Besteak beste, CO2 isuriak nabarmentzen dira, batez ere garraioak sortzen dituenak. Naturklimak ekonomia zirkularreko eta trantsizio energetikoko proiektuak ere sustatzen ditu.

super amara Bera Berak, berriz, 2024an izandako jardueraren karbono aztarna neurtu du, eta birziklapen selektiboa eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko ekintzak egingo ditu. super amara Bera Bera eta Grafometal Sporting La Rioja taldeen arteko Guerreras Iberdrola Ligako play-offetako final-laurdenetako itzuleran (larunbatean, maiatzak 2, 18etan) Naturklima partida izango da. Hortaz, birziklatzeari buruzko galderak biltzen dituen kahoot bat martxan dago eta partidaren atsedenaldian gai horri buruzko jokoa egingo da.

Jose Ignacio Asensio Naturklimako lehendakari eta Jasangarritasun diputatuak nabarmendu duenez, “super amara Bera Berarekin lankidetzan aritzea aukera bat da jasangarritasuna eta klima aldaketaren aurkako borroka herritarrei hurbiltzeko, kirola bezalako eremu hurbil eta eraldatzaile batetik. Ohitura arduratsuak sustatu nahi ditugu, hondakinen prebentzioa eta birziklapena bultzatu, eta mugikortasun iraunkorragoa sustatu, bereziki gazteen artean. Bera Berak bere karbono aztarna eta ekonomia zirkularra neurtzeko duen konpromisoak erakusten du kirola ere eragile aktiboa izan daitekeela Jasangarritasun Departamentutik bultzatzen ari garen trantsizio ekologikoan”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores