Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligako finalerdietarako txartela. Horixe jarriko da jokoan Josean Gascan bihar (larunbata 18etan), super amara Bera Bera eta Grafometal Sporting La Rioja taldeen artean (Miguel Soria – valentziarra– eta Ernesto Ruiz – andaluziarra–), etxekoak bi goleko aldearekin iritsi direla Anoetako kiroldegira.

Imanol Alvarezek Elena Amores eta Elke Karsten berreskuratuko ditu, nahiz eta Argentinako internazioanalari erritmo falta nabarituko zaion meniskoko ebakuntzaren ondoren. Otsailaren 15ean jokatu zuen azken partida, baina super amara Bera Berako entrenatzaileak bere izaerari erreparatu du bihar minutu batzuk eskaintzeko.

super amara Bera Berak markagailuari begiratu gabe jokatu nahi du. Iazko final-laurdenetako partidaren esperientzia du. Lau gol ekarri zituen Granollersek eta, kanporaketa arriskuan egon ez bazen ere, Gascan berdindu egin zuten (33-33). Eta final-laurdenetako gainerako partidetan egiaztatu den bezala, parekotasuna da nagusi, izan ere, itzulikoa etxean jokatzen duten taldeetatik donostiarrek bakarrik lortu dute etxetik kanpo irabaztea. Rocasak Elxen galdu zuen (24-19), Malagak Atarrabian (24-22) eta asteazkenean jokatu zen Galiziako derbian berdinketa eman zen (25-25). Igandera arte itxaron beharko da finalerdietako koadroa osatzeko, baina Gascaren talde irabazleak larunbat gauean jakingo du aurkaria Mecalia Atletico Guardes edo Conservas Orbe Zendal Porroño den.

Larunbatean bi joko eredu neurtuko dira, etxekoek erritmoa igo nahi dute, eta Errioxako taldeak, berriz, ondo kudeatzen du partida jabetza gutxitara, nahiz eta bi golen desabantailak ez dion mesederik egiten.

Datorren astean, maiatzaren 8tik 10era Illunben jokatuko den Kopako azken faseak Liga alde batera utziko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores