
super amara Bera Berak Costa del Sol Málaga hartuko du larunbatean 19etan (Alejandro Hoz eta Álex Riloba, kantabriarrak) lidergoa berreskuratze aldera edo gutxienez andaluzioarren pare jartzeko. A Guardan galduta, donostiarrak orain Atticgo BM Elche batera dago malagakoak baino bi puntu gutxiago. Azkeneko urtetan titulu gehien jabe egin diren bi taldeak elkar ikusiko dute Gascan: #indarurdina vs #panteras.

Bera Bera Eskubaloiko harrobiak lau partida jokatuko ditu asteburuan, guztiak Gipuzkoko txapeltei dagokionak. Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak Ereintza hartuko dute larunbatean Bidebietan 10,15etan. Senior mutilak, berriz, Bergaran arituko dira arratsaldean.
Eta igandean, Yoldin alebinak Zarautzekin eta Bera Bera Urdina infantil neskek Ordizian dute hitzordua 10,30etan.

Iritsi da espero zen partida. Larunbatean, 19etan, Gascak liderraren – Costa del Sol Málaga- eta bigarren sailkatuaren – super amara Bera Bera- arteko lehia hartuko du, Gipuzkoarrak A Guardan galdu ostean bi puntu atzetik. Bi talde eta bi ibilbide oso desberdin. Malakoak European Leagueko multzoen fasea “oso ondo jokatzetik datoz, eta gu etxetik kanpo emaitza txarrak lortu ditugu”. Hala ere, “Bera Beraren bertsiorik onena ikustea“ espero du Imanol Alvarezek.

Basaurin ospaturiko promozioan, atzo Urduliz gaindituta (35-33), Herrería Bidebieta Bera Berak Euskal ligako bigarren faseari ekingo dio otsailaren 3tik aurrera. Sei taldek osatuko dute multzoa: Gran Camping Zarautz, Zaisa Bidasoa Irun, Urangadeko Zumaia Pulpo, Indupime Basauri eta Urola RSA. Egutegiko zozketa urtarrilaren 29an izango da.

Euskal Ligan jarraitze aldera Herreria Bidebieta Bera Bera kadete taldeak Basaurin du hitzordua, bat beharrean, hiru. Izan ere, Euskal Ligan zortzigarrenak izanda, bigarren fasea jokatu ahal izateko promozioari heldu behar diote, hau da, lau talde Basaurin elkartuko dira ostiraletik igandera bitartean. Herrería Bidebieta Bera Berak Andoango Leizaran izango du aurrean ostiralean 17,15etan; larunbatean, 12,15etan, Indupime Basauri izango da aurkaria eta igandean, Urduliz Eskubaloia, 10,30etan. Horietatik, hiru taldek lortuko dute Euskal Ligarako txartela.