Melinda Marie Louis hegalekoak ez du super amara Bera Beran jarraituko 2025-26 denboraldian. 2023ko urtarrilean Cuques Planetik etorrita, frantziarra hirugarren denboraldia burutzen ari da Donostian, orain artea 62 partida jokatuta eta 124 gol sartuta.
Sara Gilen baja betetzeko iritsi zen Louis Bera Berara. Bourg de Péage taldearen arazo ekonomikoek – 2022aren amaieran porrot egin zuen- Donostiara iristea erraztu zuten, Elke Karstenekin batera, Frantziako talde horretan ere jokatzen baitzuen argentinarrak.
Lehen urtean, Malagako Kopa irabazi zuen; bigarren denboraldian, larriki lesionatu zen ligako hirugarren partidan, super amara Bera Berak Guardesekin Gascan jokatzen zuen norgehiagokan. Iazkoan lau partida baino ez zituen jokatu, protagonista izan zen Gascan ospatutako Superkopa Iberikoan eta ligako bi partida bakarrik.
Denboraldi honetan ez du hutsik egin super amara Bera Berak orain arte jokatu dituen 39 partida ofizialetan. Donostian geratzen zaizkion bi hilabete hauetan, Superkopa Iberikoa eta Kopa irabazi eta European League zoragarria egin ondoren, super amara Bera Bera liga amaierari eta pla-offei aurre egiteko prestatzen ari da.
Klubak bere lana, irria eta profesionaltasuna eskertu nahi dizkio Louisi, eta zorterik onena opa dio hurrengo erronketan.