Bera Bera eta Itxakoren arteko Superkopako atsedenaldian zozketatu zen pasa den larubatean Pasai Donibaneko Yola Berri Jatetxean bi lagunentzako afaria. 336 zenbakia duen papertxoa atera zen baina ez zegoen une horretan Bidebietan. Halere, zenbaki hori eskuartean duena Bera Berako bulegoetatik pasa daiteke oraindik.
Harrobiko koordinatzaile Verónica Valverderen gidaritzapean berak eta Maria Gracia entrenatzaileak aurretik gurasoekin izan dute bilera bat aurtengo denboraldiko xehetasunak argitze aldera.
Ondoren Bidebietan egin dute aurreneko saioa. Bera Berak infantil mailako bi taldeak ateratzeko asmoa du, nahiz eta horretarako oraindik gazteren bat behar duen.
Bidebietan izango dira entrenaldiak asterartero eta ostegunero arratsaldeko 5,30etatik 6,30etara.
Eskola
Bestetiik, irailaren 10etik aurrera eskolaren ibilibide berria abian jarriko da. Kirolean eta eskubaloian hasteko helburu duen ekimenak 8 eta 11 urte bitarteko gazteak biltzen ditu.
Iraileako astelehenetan –arratsaldeko 6,30etatik 7,30etara- interesaturik dagoena eskola frogatzeko aukera izango du.
Pasa den larunbatean Bera Berak lortutako garaipena Superkopan hausnarketarako bidea eman digu kirol arloa gainditzen duelakoan. Azken aldi honetan komentario ugari zabaldu dira kirolak eta, batez ere, eskubaloiak bizi duten egoeraren inguruan.
Uda honetan atzerrian jokatuko duten Espainiako jokalariak izan ditugu mara-mara, zoritxarrez ohorezko mailako eskubaloia Sagunto, Elda eta Murtziatik desagertu da eta, egunak pasa ahala, Joku Olinpikoetan lortutako Brontzeko domina balentria gisa gogoratzen dugu.
Kopako azpitxapeldun gisa agertu zen Bera Bera Superkopan, hirugarren aldiz jarraian Itxakok Liga eta Kopa eskuratu zituelako. Halere, azkeneko urtetan erreferentziko taldeak bizi duen egoera kontutan hartuta, gutxietsi du Bera Beraren garaipena. Edo segurutzat jotzen zen behintzat.
Superkopa, baina, ez da egun bateko gauza. 90 hamarkadan Kopako hiru final galdu zituen Bera Berak –alde gutxiena, bost golekoa-, 2000. hamarkadan lau final –bi irabazi zituen 2007an eta 2009an-, Europan aritu Errekopan finalerdia tarteko eta iazko azpitxapelduna izan zen Ligan eta Kopan. Proiektua pixkanaka baina sendo hazi dela adierazi du ibilbide arrakastatsu honek.
Kirol arloan, garaipen zerrendan kokatuko da larunbateko Superkopa. Era berean pozik eta harro gaude planifikatutako lanaren behar batean berresten digulako, Bera Bera Eskubaloiak duen proiektuak emaitzak baino gehiego delako.
Urte hauetan zehar Bera Berak Gipuzkoako emakumeen kirolari duintasuna eman dio, eta irizipide eramangarriekin egin du, kirol honek jasanezin zuen inflazioan erori gabe eta oinarri sendoak eraiki ditu eskubaloia sustatzeko.
Bera Berak proiektu hori berretsi du, arlo ekonomikoan nahiz kirolean oreka bermatuz. Eta euskarri horrekin Liga eta Champions League bezalako erronka erakargarriak partekatu nahi ditu datorren larunbatetik aurrera.
Bera Bera Eskubaloiak Superkopa 2012 eskuratu du gaur arratsaldean Bidebietan Asfi Itxako taldea 42-18 aise irabazi ostean. Bera Berak laugaurren txapelketa eskuratu du horrela, Superkopa honek 2008an lortutakoa eta 2007 eta 2009an kontutan hartuz gero.
Bera Bera faboritoa zen etxean eta eraikitzen ari den talde baten kontra jokatzen zuelako. Halere, serio aritu dira donostiarrak hasieratik eta ez dute sorpresarik nahi izan.
Horrela, arlo guztietan nagusi izan da Bera Bera. Defentsak Itxakoren erasoa baino gehiago zen eta kontraerasoak, bata bestearen atzetik, bermatu ditu. Guztira eta penaltiak kenduta, Ziarsolo, Altuna, Castro eta Pinedo hegaleko jokalarien artean 17 gol egin dituzte.
Eraso posizionalean Bera Berak ere Itxakoren defentsan hutsuneak ikusi ditu. Lehenengo partziala (4-0) partidaren nondik norakoak erakutsi du eta Bera Berak Itxako bikoiztu du ondoren.
Bigarren zatian berdin jarraitu dira donostiarrak. Alba Menendezek aldarrikatu ditu minutuak zortzi gol sartuta eta Doce Castrok -sei gol- jaurtiketetan eraginkorra dela erakutsi du. Lehenengo lerroak piboteekin ere loturak aurkitu ditu. Nuñez eta Ederrak lau gol bana lortu dituzte.
Reyesek talde osoari minutuak eman dizkio. Atezainek bakoitzak zati bat jokatu du. Zoqbi bere mailan eta Yamiley Rodriguezek oso geldiketa onak egin ditu. Bakoitzak bederatzi gol jaso ditu.
Ondorioz, denboraldi hasiera bikaina, bigarren Superkopa Bidebietan eskuraturik.
Bera Bera 42 – Itxako 18
Bera Bera 42 (18+24): Zoqbi, Altuna (6), Rubio (1), Cuña , Núñez (4), Elorza (2) y Ziarsolo (5, 2p) –titularra- Pinedo (2), Menéndez (8), Dunay (3, 1p), Castro (6), Ederra (4), Arizaga (1) y Yamiley (o.a.)
Asfi Itxako Navarra 18 (9+9): Maestro, Badea (2), Alina (2, 1p), Selene Sifuenes (4), Barrios (3), Vera do Carno (1), Lidia Jiménez (6, 3p) –titularra- Arrechea, Saray Urdiain, y Tania Serrano (p.s.)
Epaileak: Javier Álvarez (Bizkaia) eta Ion Bustamante (Nafarroa)
Kanporatuak: Menéndez eta Arizaga Bera Beratik y Lidia Jiménez Itxakotik Partzialak: 4-0, 5-2, 8-2, 11-5, 15-7, 18-9 –atsedenaldian- 21-9, 25-12, 30-13, 32-14, 37-15 eta 42-18.
Bihar, irailak 1 larunbata, Donostiako Bidebieta kiroldegian Bera Bera Eskubaloia eta Asfi itxako Navarra taldeek XII. Superkopa izango dute jokoan arratsaldeko 5,30etatik aurrera.
Bera Bera Eskubaloiak laugarren txapelketa ofiziala irabazteko aukera izango du. 2007. eta 2009. Urtetan Kopa eskuratu zuen eta Superokopa 2008an Cementos La Unión Ribarroja (21-18) Bidebietan irabazi ostean. Donostiarrek eta lizarratarrek Bera Beraren etxean jokatu zen 2009ko Superkopa, Itxakok gol batez nagusitu zelarik (23-24).
Horrela, Bera Berak laugarren Superkopa jokatuko du bihar. Aurrenekoa 2007an izan zen, Kopa irabazi eta handik hiru egunetara. 2006. urtean Kopako azpitxapelduna izan zen Bera Bera eta Cementos la Unión Ribarroja taldeak Liga eta Kopa irabazi zituen. Horrela, Kopa Donostiara etorri zen orduan eta Superkopa, Valentziara.
Bigarren finala Bidebietan irabazi zuen 2008an eta hirugarrena Itxakoren aurka Donostian gol batez galdu zuena.
Atzo, Egian Frantziako Míos Biganos taldearen aurka galdu zuen partidan, aurtengo denboraldia ekingo dion taldea bildu zen lehenengo aldiz.
Salneurriak eta abonoak
Bera Berak salneurri merkeak ezarri ditu Superkopa ikusteko. Helduek bost euro ordainduko dute eta gazteek (10-16) eta jubilatuek, hiru. Partida hau abonamenduan sartuko da, halera, bazkideei eskatzen zaiena da ordainketaren agiria erakutsi dezatela.
Zentzu honetan, gogoratu Bera Berak aurten ez dituela prezioak igo. Horrela, helduek 65 euro ordainduko dute, jubilatuek eta gazteak (10-16) 35 euro.
Horrez gain, peñako bazkideek 12 euro ordainduko dute eta Bera Bera Eskubaloiko jokalarien senideek erdia, hau da, helduek 32,50 euro eta jubilatu eta gazteek, 17,50 euro.