Erronkaz beteriko urtea burutuko duten jokalariei ongietorria eman die Tati Garmendiak, besteak beste, Champions Leaguen aurreneko aldiz jokatuko baitute donostiarrek.
Taldean falta ziren Eli Pinedo eta Patricia Elozar olinpikoak eta ostiralean etorriko den Silvia Ederra nafarra. Bestetik, hiru fitxaketa berriek taldekideak ezagutu dituzte: María Núñez, ‘Doce’ Cardoso eta Nitsan Dunay; aurredenboraldia beteko dute Olatz Ramón, Uxue Ezkurdia eta Nora Azurmendi jubenilek, iaz Bidebietako entrenaldietan izan zirenak eta senior mailako Esther Arrojeria usurbiltarrak ere bai.
Era berean, Martín Larrañaga izango da Reyes Carrereren laguntzailea eta bai Iker Fernández prestatzaile fisikoak bai Antonio Liberal masajistak taldean jarraitzen dute.
Reyes Carrere: “Irabaztea da gure asmoa”
Reyes Carrere entrenatzailea “Bera Bera berriaz” mintzatu da. “Iaztik hona, plantilla aldatu egin da, gaur egun kirolak eta eskubaloiak bizi duen egoera dela eta, ondorioz, gure jokua ere zedozer aldatuko dugu” adierazi du.
Helburuaz galdeturik, Reyes Carrerek argi du: “irabaztea”. “Eskubaloiaren inguruan zalantza ugari izan arren, gaur egun, gure asmoa pista guztietan lehiatzea da eta irabaztea” dio entrenatzaileak.
Denboraldi berri honen aurrean, Bera Berak Superkopa izango du berriro ere jokoan eta Champions Leaguen debuta egingo du irailaren 22an, Reyes Carrerek “ilusioz” dio “erronka hauei aurre egiteko baliabideak ditugu”.
Gaur arratsaldeko 6etan Venta Berrin beste saio bat burutuko du taldeak. Bihar, gaur bezala, goizean fisikoa eta arratsaldean pista, alegia; ostiral eta larunbatean fisikoa goizean bakarrik.
Lagunartekoak
Bera Berak bost partida jokatuko ditu:
Abuztuak 17, Itxakoren aurka Zumaian
Abuztuak 23, Frantziako Beglais taldearen aurka Bidebietan
Abuztuak 25, Bidebietan arerioa erabakitzeke
Abuztuak 30, Egiako txapelketan Frantziako Míos Biganosen aurrean
Irailak 5, Míosen
Horrela, ordutegiak zehazteke, Bera Berak Poloniako txapeldun Vistal Laczpol Gdynia izango du aurrez aurre irailaren 22an larunbatean. Igandean, hurrengo partida, irabaziz gero antza Viborg HK taldea izango du zain Brühl suizarra gaindituko duelakoan. Irabazleak bakarrik jarraituko du Championsen, gainontzekoak Errekopan (Cup Winner’s Cup) arituko dira.
Asteazkenean, aurreneko saioa
Eli Pinedo eta Patricia Elorza olinpikoak izan ezik, gainontzeko jokalariak eta jubenil mailako hiru jokalari Anoetako miniestadioan hasiera emango diote aurredenboraldiari. Bera Berak bost fitxaketa egin ditu erronkaz beterik denboraldiari ekiteko.
Eli Pinedo eta Patricia Elorza olinpikoak izan ezik –Hegoaldeko Korearen aurka egingo dute debuta larunbatean goizeko 11etan- guztira 12 jokalari bilduko dira Iker Fernández prestatzaile fisikoarekin hilabete batean sasoi onena lortze aldera, donostiarrek lehiaketa guztietan haiseratik onena eman behar dutelako.
Iaz Champions postuetan amaitu zuen taldearekin konparatuz gero, bost izango dira aurpegi berriak. Bidebietan jarraituko dute Darly Zoqbi eta Yamiley Rodríguez atezainek, ezker hegal Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedok, Eider Rubio, Verónica Cuña eta Nagore Arizaga zentralak, eskuin hegal Libe Altuna eta Alba Menéndez lateralak.
Eta Bera Bera Eskubaloiko fitxaketa berriak honako hauek: Patricia Elorza lateral arabarra, Nitsan Dunay israeldar internazionala, María Núñez eta Silvia Ederra piboteak eta Adriana Cardoso de Castro hegal ezkertiar brasildarra, Danimarkako Randers txapelduna taldean iaz jokatu zuena.
Superkopa
Bera Berak Itxakoren aurka ondo prestatu nahi du Superkopa. Izan ere Espainiako eskubaloi federazioarekin harremanetan hasi da partida Donostian jokatze aldera eta, ziur aski, irailaren 1ean ospatuko da. Donostiarrek irailaren 8an ekingo diote eskubaloi ligari Porriñon eta, Championseko multzoen fasera jokatzeko txartela eskuratzea da hurrengo erronka.
Horretarako Bera Berak Poloniako Vistal Laczpol Gdynia gainditu txapelduna beharko du irailaren 22an eta hurrengo egunean antza Viborg HK handia izango litzateke arerioa. Europa Iraileko kanporaketa irabaziz gero –oraindik ez da zehaztu non jokatuko den- Bera Berak Europako egungo txapeldun Buducnost izango luke aurrez aurre ligaxkan (Donostian, urriaren 20an), Alemaniako txapeldun Thüringer eta hiru hauetako bat: Frantziako Issy, Zvezda errusiarra edo Alemaniako Leipizg, Parisen jokatuko den kanporaketa bati heldu behar diotenek.
Kanporaketa gainditzen ez badu, Bera Berak badaki zer nolako arerioak izango dituen Errekopan (Cup Winners Cup’s) zozketa atzo burutu baitzen. Bigarren postuan geldituz gero, hau da, finalerdia irabazten badu eta finala galdu, Errekopak hirugarren kanporaketan (azaroak 10 eta 17) Bielorrusiako HC Gomel eta antza Poloniako Vistal Gdynia edo Brühl suizarra taldeen arteko irabazlearekin topo egingo luke Bera Berak.
Finalerdia galduz gero eta igandeko partida irabazten badu, Errumaniako HC Otelul Galati izango litzateke arerioa eta azkenak geldituz gero, Bielorrusiako HC Gomel izango luke aurrean urriaren 13 eta 20an, Errekopako bigarren txanda, hain zuzen.
Lagunartekoak
Abuztuan burutuko den prestakuntzan, Bera Berak bost lagunarteko ditu itxita: Zumaian abuztuaren 17an, Bidebietan 23an Frantziako Beglais eta 25ean Míos Biganos (Mireya González eskuin lateralaren talde berria), abuztuaren 30ean Itxakoren aurka Egiako txapelketan eta liga hasi aurretik, Mios Biganos taldeari bisita egingo dio irailaren 5ean.
Taldeak iaz bigarren postuaren jabe egin zen oinarri nagusiena mantendu du eta orain arte estatuko eskubaloiko erreferentziazko taldeek bizi dituzten gorabeherak –Asfi Itxakok zutabe nagusienak galdu ditu, Elda Prestigiok bere lekua saldu dio Zuazo Barakaldori, Valentziak jaso du Mar Sagunto eta jokalari erabakiorrak beste ligatan arituko dira- lehiaketak aukera bat eskainiko die donostiarrei, orain arte bezala kirol eta ekonomi arloetan oreka lortzea hizpide duen taldea.