Larunbatean Bidebietan Kukullaga Etxebarri taldearen aurka izan zen. Zazpi gol lehenengo zatian eta lau bigarrenean. Norgehiagokako golegile nagusiena izan zen hamaika golei esker eta ez da gogoratzen horrelako kopuruetara iritsi denik partida bakar batean.
Bera Berak 5-1 defentsak, Eli Pinedo aurrean kokatuz, kontraerasoetarako beta eman zion, hegaleko jokalarien mesederako, batez ere brasildarrak aprobetxatu zituenak.
Adriana Castrok bide azkarra erabilita bost gol sartu zituen, beste bost gol hegaletik eta azkena berak huts egindako penalti baten aldaratzea gauzatu ondoren. Guztira, 14 jaurtiketetik hamaiketan asmatu zuen, %78,5eko portzentajea, hain zuzen.
Eskuin hegaleko jokalariak, lehenengo itzulian hiru partida galdu zituela, Ligan 66 gol darama, iaz denboraldi osoan baino bi gutxiago. Egun, taldeko hirugarren golegile nagusiena da Ligan, Eli Pinedo (128) eta Matxalen Ziarsolo (90) jokalarien atzetik.
Ligako 23 partidatan, Eli Pinedo izan da partida batean hamar goletara iritsi edo gainditu duen bakarra. Hirutan izan zen, Elche Mustangen aurrean (Bera Berak sarturiko 21 goletatik 12) Helvetia Alcobendasen aurka (11 gol), biak Bidebietan eta Kordoban (10 gol) Adesalen aurrean.
Jubenil eta kadete mailako Gipuzkoako selekzioek bihar Bizkaia eta Errixorekin batera Ermuan burutuko den txapelketa batean parte hartuko dute.
Horrerarako, selekzio ezberdinetan aritzeko Ainhoa Etxeberria jubenil mailako jokalaria deitu dute eta Elene Vázquez eta Irati Camio kadeteak ere bai. Maitane Etxeberria ere deitu zuten baina ohorezko mailako Bera Berak larunbatean Alcobendasen partida garrantzitsua prestatu behar du Bidebietan.
Horrela, Miguel Ángel Blanco kiroldegiak bihar, maiatzak 1, txapelketa hau hartuko du, 30 minutuko partidak. 9,30etan kadeteetan, Gipuzkoa vs Bizkaia jokatuko da eta 10,50etan Errioxa izango du aurrean Gipuzkoak.
Jubenil mailan, Gipuzkoa 10,10ean arituko da Bizkaiaren aurka eta 11,30etan Errioxarekin.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Elene Vázquez.
Bera Berako kadete eta jubenil taldeek Gipuzkoako Kopako lehenengo jardunaldiari ekin zioten larunbatean. Aurrenekoek 18-15 irabazi zioten Leizaran Eskubaloiari Bidebietan eta jubenil mailako taldeak Zarautzen nagusi izan ziren, 15-30 Aiala ZKE taldearen aurrean.
Gutxi baino egon badaude Bera Bera Eskubaloiak Alcobendasen datorren larunbatean Liga titulua berresteko. Horretarako etxeko lanak egin behar ditu Pabellón de los Sueñosen 18etatik Aurrera eta Telden Porriñoren aurka Rocasa taldearen akatsa (19etan Euskadin).
Errealitateak adierazten duena baino aukera gehiago ematen ditu estadistikak. Alcobendasen eta Telden aman daitezkeen bederatzi emaitzen artean hirutan Bera Bera txapelduna irtengo litzateke. Hiru partida falta direnean gipuzkoarren aldea lau puntukoa da baina kanariarrek gol average delakoa alde dute, Rocasak Bidebietan 25-21 galdu baitzuen eta Telden 27-22 irabazi.
Larunbat honetan Liga bereganatzeko Bera Berak alde hori handitu behar luke, hau da, bost puntura utzi bi partiden faltan. Horrela, hiru aukera ditu: Bera Berak Helvetia Alcobendas gaindituz gero Rocasaren berdinketa bat edo porrotak titulua Donostiara joango litzateke eta Pabellón de los Sueñosen berdinduz gero BM Porriñon Telden irabazi beharko luke. Ondorioz, estadistikak %33,3 eko portzentajea ematen du.
Aukera urriak dira, alde batetik, Bera Berak hirugarren sailkatuaren pistan jokatu behar duelako eta Rocasa Telden eroso dagoelako, izan ere, 2013ko urtarrilaz geroztik ez du partidarik galtzen, Bera Bera izan zen orduan kanariarrak gainditu zituenak (20-26) pasa den denboraldian.
Halere, Bera Berak punturen bat urratuz gero eskuan izango luke Liga. Maiatzaren 10ean Bidebietan Mar Alicante hartuko luke 25. jardunaldian eta garaipen batek ospakizunerako beta emango luke.
Matxalen Ziarsolo, Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian.
Apirilaren 22tik 25era bitartean Bera Berak antolatu zuen Kanpusaren amaiaera gisa bertan parte hartu zutenek Bidebietan larunbatean partida batzu jokatzeko aukera izan zuten, ohorezko mailako Bera Bera eta Kukullaga Etxebarri norgehiagokaren atarian.
Lau egun izan dira, 9etatik 13etara, guztira 20 ordu eskubaloiari lotura non bestelako jokuak ere burutu dituzte, hogei gazteen gozamenerako.
Eskubaloia ardatz, neska-mutilek –kopuruan, antzera- kirolara gerturatu dira eta badira errepikatu nahi dutenak. Gainera, kluban badago asmoa datorren urtean mutilen taldea osatzea. Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak