Orioko gizonezkoen traineruko patroi Irakoitz Etxeberriaren eskutik jaso zuen Matxalen Ziarsolo kapitainak Mirotza Saria lehengo ostiralean Orioko arraun elkarteak antolaturiko Garagardo Azokan.
Bera Bera Eskubaloiak aurten lau titulu eskuratu ditu: Superkopa, Euskal Kopa, Erreginaren Kopa eta Liga. Hori dela eta Orioko arraun elkarteak antolaturiko II. Garagardo Azokaren irekiera ekitaldian taldeari omenaldia egitea erabaki zuen Mirotza saria eskainiz. Gizonezkoetan Aimar Olaizola pilotariaren lana goraipatu nahi izan zuten.
Argazkian, Bera Berako jokalari, Martin Larrañaga bigarren entrenatzaile eta klubeko presidente Fernando Diez, Mirotza eta pitxarrak eskuetan Garagardo Azoka inaugurazio unean.
Zumaiako Lubaki kiroldegian ospatu zen pasa den larunbatean Gipuzkoako Kopako senior mailako finala. Ilusioa ez zen nahikoa izan Bera Berarentzat, izan ere, Lauko Elgoibar berriro donostiarrak baino gehiago izan zen eta aise irabazi zuen finala (33-16).
Gipuzkoako Kopako lehenengo finala atarian gaude. Maria Graciak zuzentzen duen senior mailako taldeak Lauko Elgoibar taldeari aurre egingo dio bihar Zumaiako Lubaki kiroldegian, arratsaldeko 5etan.
Bi taldeen arteko azken norgehiagoka, Lauko Elgoibar aise gainditu zuen Bera Bera (33-13), baina donostiarrak biharko finalean beste itxura bat emateko prest dira.
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, Kiroletako zinegotzi Josu Ruiz eta Udaleko hainbat zinegotzik lagunduta harrera beroa eskaini zioten Bera Berari bigarren Liga eskuratzeagatik non jokalari guztiei txapela oparitu zieten eta Beñat Gaztelumendiren bi bertso ere bai.
Aurkezpenen, Izagirrek azpimarratu zuen nahiz eta azken aldi hauetan “hemendik askotan pasatu duzuen oso erraza da zuei esateko gauzak asmatzea eta zoriontzea”. Alkateak plantillak lortutakoa goraipatu zuen hori egin ezean “akatsa izango delako”. Gorenara “iristea zaila bada ere hor mantentzea are gehiago” adierazi zuen.
Bera Bera “eredugarria da” Izagirreren ustez, “lantaldean egindako lanagatik, ilusioa, kemena, giro ona eta esfortzuak fruituak ematen dituela frogatzen duzuelako”. “Eskertzen dizuegu Donostiaren izena daramazuelako nonnahi” azpimarratu zuen. Horregatik, txapelak jokalari bakoitzaren zeraman eta ‘Donostiak esker onez’ inskripzioa.
Horren ostean hausnarketarako beta hartu zuen “gizonezkoen kirola eta emakumeena ez delako berdin baloratzen. Zuek bezalako talde batek Europan aritzea buruko mina sortzen du eta kirolari batentzako frustazio sortzen du”. Izagirrek Udalaren “konpromisoa” berretsi zuen. “Hor egon gara eta hor egongo gara eta lan egingo dugu merezitako jaso dezazuen”. Zentzu honetan publiko-pribatuaren konplizatea aipatu zuen Europako partaidetza lortze aldera.
Zalegoari “bikaina” eman ostean, Beñat Gaztelumendi bertsolariari hitza eman zion. Bi bertsotan, Bera Beraren lorpenak “balio bikoitza” duela aipatu zuen eta ametsak “Donostian eta Europan” betetzea aldarrikatu zuen.
Udalak taldean datorren urtean egongo ez diren Imanol Álvarez entrenatzaile, Verónica Cuña, Yamiley Rodríguez eta Nitsan Dunay jokalariekin oroigarri bat izan zuen.
Bestetik, Matxalen Ziarsolo kapitainak Bidebietako ospakizuna gogoratzeko argazki bat oparitu zion alkateari eta adierazi zuen “bigarren liga eskuratzea ametsa da, are gehiago etxean izan denean”. Kapitainak taldekide batek sare sozial batean aipatu zuena gogora ekarri zuen, hau da, “guk gure Liga irabazi dugu eta bestea falta da, babeslea lortzea, alegia”.
Gipuzkoako jubenil mailako selekzioak gaur arratsaldeko 7,30etan lagunartekoa jokatuko du Zarauzko Aiala ZKE taldearen aurka Aritzbatalde kiroldegian.
Zerrendan dira Bera Berako Maitane Etxeberria eta Ainhoa Etxeberria baina atezainak baino ez du jokatuko.
Bestetik, kadete mailako selekzioarekin berriro izango dira Irati Kamio eta Elene Vázquez, datorren igandean Donostiako La Sallen 11etatik 13ak bitartean entrenaldi bat burutzeko.