Bost asteko prestakuntza betetzea da helburua, Superkopako finalera ahalik eta ondoen iristeko. Rocasaren aurka jokatuko baitute donostiarrek Guadalajaran irailaren 6an. Aurredenboraldiko lehenengo egunetan arlo fisikoa izango dute hizpide Iker Fernándezekin baina talde honi ezarri nahi dion joku estiloa ere landuko du Aitor Etxaburuk. Halere, lehenengo plantillako lau jokalari ez dira izango hasierako egunetan, izan ere, horietako lau: María Núñez, Ana Martínez, Maialen Múgica eta Maite Zugarrondo Portugalen izango dira Unibertsitate mailako Munduko txapelketan eta, bestetik, Maitane Etxeberriarekin planifikazio ezberdina eramango dute jubenil mailako selekzioarekin uztailean saio ugari izan duelako. Ondorioz, entrenatzaileekin batera Amaia Azanza izango da aurpegi berri bakarra.
Abuztuan bost lagunarteko jokatzeko asmoa du Bera Berak. Aurrenekoa, abuztuarren 16an Barakaldon bertako Prosetecnisa Zuazoren aurka. Ondoren, hilaren 20an Peñafielera abiatuko da Valladolideko Aula Culturalen aurrean jokatzeko; abuztuaren 27an Orion Kilomentroaken alde, Gipuzkoako selekzioaren aurka; abuztuaren 28an Elgoibarren Valladolideko taldearen aurrean eta 30ean Egian Frantziako Mios Biganosen aurka, egun Nely Carla Albertoren taldea.
Superkopa jokatu ostean, Bera Berak Ligako lehenengo partida irailaren 13an izango du Bidebietan KH7 BM Granollersen aurrean.
Irailaren 6an (larunbata, 12,30etan) Guadalajaran Rocasaren aurka Superkopako finala jokatu ostean, Bera Berak ligako erronka berri bati ekingo dio irailaren 13tik aurrera. Bera Bera zuzendu zuen (2002-03 eta 03-04) José Luis Villanueva entrenatzaile duen Granollers taldea gaztea izango du aurrean.
Zozketa aurretik albistea baieztatu du Federazioak, Mar Alicante taldeak ohorezko mailan aritzeari uko egin dio bere lekua Adesal Córdoba taldeak hartuz. Andaluziarrek iaz sailkapenean azkenaurrenak izan ziren. Aitor Etxabururen taldeak egingo duen aurreneko bidaia ligan bertara izango da, Kordobara irailaren 20an, alegia.
Zozketak utzi duen irakurketa nagusiena da Bera Berak teorian diren aurkari indartsuenak lehenengo itzulian hartuko dituela Bidebietan: Porriño (irailaren 27an); Helvetia Alcobendas (urriaren 18an), Mecalia Atlético Guardés (aurreratuko den jardunaldian azaroaren 12ra, Europako joanekoa baitute batak eta besteak) eta Rocasa Ace Gran Canaria (urtarrilaren 17an). Bera Berak azpitxapeldunak hartuko ditu urtarrilean ligara bueltatzen direnean, Eurokopa ostean eta etxetik kanpo Kopako kanporaketari heldu ostean -astebete lehenago-, otsailaren 20tik 22ra bitartean lehian jarraitu ahal izateko gainditu beharreko oztopoa.
Ondorioz, Bera Berak kontu handiz ekin beharko dio bigarren itzuliari, Kopa ostean Bidebietatik at partida errazak egongo ez direlako, batez ere maiatzean Guardés, Rocasa eta Cleba taldeen aurka arituko delako. Iaz bezala, Leonen amaituko du denboraldia maiatzean 30ean.
Egutegia. 2014-15 denboraldia
1 Jardunaldia: Bera Bera vs Granollers Irailak 13. 2. Itzulia: 14. jard: 2015 Otsailak 7
2. J: Adesal Córdoba vs Bera Bera: Irailak 20; 15. J: Otsailak 14
3. J: Bera Bera vs BM Porriño: Irailak 27; 16. J: Otsailak 28
4. J: Castelldefels vs Bera Bera: Urriak 4; 17. J: Martxoak 7
5. J Bera Bera vs Helvetia Alcobendas: Urriak 18; 18. J: Martxoak 11
6. J Canyamelar Valencia vs Bera Bera: Urriak 25; 19. J: Martxoak 28
7. J Bera Bera vs Elche Mustang: Azaroak 1; 20. J: Apirilak 11
8. J Aula Valladolid vs Bera Bera: Azaroak 8; 21. J: Apirilak 25
9. J Bera Bera vs Mecalia Atl. Guardés: Azaroak 12 (aurreratuta); 22. J: Maiatzak 2
10. J Clínicas Rincón Málaga vs Bera Bera: Azaroak 19 (aurreratuta): 23. J: Maiatzak 9
11. J Bera Bera vs Rocasa Ace Gran Canaria: 2015eko urtarrilak 17; 24. J: Maiatzak 16
12. J Zuazo Barakaldo vs Bera Bera: Urtarrilak 24; 25. J: Maiatzak 23
13 J Bera Bera vs Cleba León: Urtarrilak 31; 26. J: Maiatzak 30
Egutegi osoa
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea
Donostiarrek lehenengo partida etxean jokatuko dute, azaroaren 15-16an bigarren txanda gaindituko duen taldearen aurka, Italiako txapeldun Jomi Salerno edo Islandiako IBV, Ligan finalerdietara iritsi zen taldea. Italiarrek zein islandiarrek Salernon elkar ikusiko dute urriaren 18-19an eta itzulera Islandia hegoaldean uharte batean dagoen Vestmannaeyjar hirian, urriaren 25-26an.
Eskubaloian Islandia erreferentzia handiko herria izan arren, IBV taldeak eskarmentu gutxi du Europan. Bi aldiz baino ez da izan bertan: 2000-01 denboraldian EHFn eta 2003-04an Challenge Cupean, finalerdietara iritsi zelarik. Ligan azkeneko hiru denboraldietan hirugarren gelditu da Liga erregularrean, play-offean final atarian geldituz.
Italiako txapeldun Jomi Salerno, aitzitik, 2000.ko lehenengo hamarkadan askotan aritu zen Europan. Iaz Champions Leagueko prebia antolatu zuen Salernon –Napolitik 55 kilometrotara-, eta WHC Vardar, Rostov eta Fleury talde handiak hartuz. Mazedoniarrek eta errusiarrek ez zuten kupitu. Ostean prebian nagusi izan zena eta Championseko Bera Berako aurkari Vardarrek 35-16 gainditu zuen Jomi Salerno eta hirugarrena izateko partidan, Rostovek 41-18.
Ondorioz, Cup Winners’ Cup jokatu zuten italiarrek, Spono Nottwil suizarra mendean hartu zuten (61-42) baina hirugarren kanporaketan Norvegiako Tertnes Bergen taldearen aurka galdu zuten (49-58).
EHF 2014-15