Champions Leaguek onartu dituen aldaketak zerrendaburuen izendapenak ere harrapatu ditu, Bera Bera Eskubaloia kaltetuz, izan ere, lehiaketaren arabera multzoen fasera pasatu ahal izateko iraila erdialdean kanporaketa batean txartela lortu beharko duelako.
Urte hasieran, EHF (Europako Federazioak) Europako lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko sailkapen berria ezagutzera eman zuen. Horrela, Espainiako ligari dagokionez, Champions Leaguen leku bat galduko zuen, berau Cup Winners’ Cupera pasatuko dena (guztira bi) eta EHFn bi jarraitzen dute. Hau da, Europan parte hartzeko bost leku izango dira.
Championsari buruz aldaketa garrantzitsuak ezarri dira. Multzoen faseko hirugarren sailkatuak lehiaketan jarraitzeaz gain eta ostirala partida eguna zehazteaz gain, multzoen fasera zuzenean izango diren 12 zerrendaburuak izendatzeko irizpideak aldatu ziren, azkeneko hiru denboraldietan emandako emaitzen arabera egingo dena, hain zuzen. Eta hori Bera Berarentzat kaltegarria da, gainera, zerrendaburuen sistema ezarri zenetik aurreneko aldia da Espainiako ligako txapelduna multzoen fasera zuzenean jokatu gabe geldituko dena.
Espainiako Federazioaren bidez, Champions Leagueko informazio osoa eman behar duen erakundea, Bera Berak multzoen fasean zegoela ziurtatu nahi zuen. Eta galdera luzatu zuen. Halere, EHFk esanda, donostiarrak 13. postuan daude egun, ondorioz, Championseko ligaxka zuzenean jokatzeko 12 taldeetatik kanpo dago eta kanporaketa bati ekin beharko dio. Bera Berak ez du zerrenda hori ezagutzen eta Championsa jokatzeko erabakian beste oztopo bat da.
EHF ezarri dituen irizpideak Champions Leagueko azken hiru denboraldietan Federazio ezberdinetako taldeak lortu dituzten emaitzei erreparatzen die. 2012an Danimarkan jokatu zuten kanporaketan hirugarrenak gelditu ziren donostiarrak.
Aldaketa nabarmena da. Izan ere, Champions Leaguek zerrendaburuen sistema ezarri zutenetik Espainiako txapelduna beti izan du txartela multzoen fasean.
1998-99 denboraldia aurretik, Champions Leagueko ligaxkara pasatzen diren azken txapelduna eta azpitxapelduna. Urte horretan 32 taldek kanporaketa bat pasatu behar izan zuten. Milar L’Eliana Valencia izan zen ligako ordezkaria orduan.
Hurrengo urtean, txapelduna eta Elda Prestigio multzoen fasera pasatu ziren zuzenean eta 2000-01 denboraldian zortzi zerrendaburu zehaztu ziren eta beste zortzi talde kanporaketa bati ekin behar zioten.
“Entrenatzaile gisa haziko naizen leku batera nator, elitera, emakumeen eskubaloian errendimendu gehien lortu duena, taldera egitera ahalik eta gehien, liga ezagutzeko lan itzela egitera nator, umil, ikasteko gogo handiarekin eta laguntza handia behar duena” adierazi du Aitor Etxaburu, datorren denboraldian Bera Berako entrenatzaileak.
Bera Berako eskubaloiko arduradun Tati Garmendia lagun, entrenatzaile gipuzkoarra eguardian Bidebieta kiroldegian aurkeztu dute. Biek, arduraduna eta entrenatzailea, “poza” ageri dute.
Agerraldian, Tati Garmendiak onartu du “ez genuela Aitorrengan pentsatu, ustez bere asmoak besteak zirela baina behin hitz egiten hasi ginenean oso erraza izan da”.
Aitzitik, Aitor Etxaburuk aipatu du “nire asmoetan Bera Bera zegoen”. “Pena da baina gizonezkoen eta emakumeen eskubaloia bi mundu direla dirudi, baina eskubaloia unibertsala da, hizkuntza batekoa”.
Hondarribian bizi den eibartarrak azaldu du “entrenatzaile gisa 30 urte daramat”, 17 amateurrean, hau da, jokalari gisa (Barcelona, Teka, Granollers eta Bidasoa) harrobiko taldeak gidatu ditu eta profesionaletan Bidasoa (bederatzi denboraldi) eta beste lau Helvetia Anaitasuna zuzendu ditu, Iruñako taldea zilarrezko mailan hartu zuen eta aurten Asobalen zazpigarren kokatu du eta Kopako finalerditean.
Etxaburuk onartu du “etxetik gertu egotea, familiatik gertu egotea oso garrantzitsua da baina ez erabakiorra”. Bere esanetan, “erabakitzako aukera izan dut eta elitean dagoen proiektu bat aukeratu dut”.
Bera Berako entrenatzaile berriak jakin badaki listoia altu duela bi triplete jarraian lortu dituen taldean. “Lana oso zaila da, maila handikoa eta ea gai garen berdintzeko”. Horretarako “nik eskubaloia nola ulertzen dudan garatu nahi dut baina ehuneko ehunean entrenatzailearen filosofia ezartzea harrokeria izango litzateke”.
Horregatik, bere ustez, “jokalari motaren arabera, fisikoki nolakoa diren, zer nolako maila teknikoa eta taktikoa duten behin ezaguturik, joku estiloa definituko dugu” eta hortik aurrera “bide horretan lanean jarri, zu jokalariei egokitu eta beraiek zuri”.
Zentzu honetan, Tati Garmendiak onartu du “azkeneko urtetako jokalari gehienak mantendu nahi ditugu eta plantillari forma emateko azken baliabideen zain gaude”.
Etxaburuk ideia berretsi du. “Baliabideak behin finkaturik daukagunarekin lan egiteko prest gaude. Pasa den deboraldiko helburu guztiak hizpide izatea gustatuto litzaidake baina talde honen ezaugarri nagusiena da oinak lurrean dituela eta lehenengo plantilla osatu behar dugu eta urrats horretan gaude”.
Elgoibarrek eta Bera Berak jokatuko duten hirugarren eta azken finala. Senior mailan elgoibartarrak izan ziren nagusi eta juvenil mailan, donostiarrak. Datorren igandean, 11,15etan, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian, kadete taldeen txanda izango da, Tecnifuelle Elgoibar eta Bera Bera aurrez aurre bertan.
Bera Bera Eskubaloia eta Aitor Etxaburu adostasun batera iritsi dira, entrenatzaile gipuzkoarrak 2014-15 denboraldian taldea zuzenduko duelarik.
Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta Aitor Etxaburu bera komunikabideen esanetara jarriko dira bihar ostirala, ekainak 6, 12,15etan Bidebieta kiroldegian.
Hilabete honetan 48 urte beteko duen eirbartarra, Hondarribian bizi dena, entrenatzaile gisa Etxaburuk Bidasoa eta azkeneko lau denboraldietan Helvetia Anaitasuna zuzentu ditu, Iruñako taldea Zilarrezko mailatik igo eta aurten Errege Kopako lauko finalean kokatu du.
Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatu arren, bertako Astigarraga Gys Sport taldeko pistan, hain zuzen, Bera Berako jubenilek hasieratik amaierara Gipuzkoako Kopa bereganatu zuten.
Verónica Valverderen jokalariak atsedenaldira 13-3 iritsi ziren eta bigarren zatian ondo baino hobeto kudeatu zuten abantaila, amaieran 23-15 nagusituz. Zorionak!