
super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek plantilla uztailaren 26an 18etan Josean Gasca kiroldegian deitu du 2023-24ko denboraldiaurreari abian jartzeko. Irailaren 2an, Gascan bertan KH7 BM Granollers taldearekin ligan debutari izan aurretik, pistan (Gascan eta Bidebietan) 22 saio, Ammma Donostian beste 14 eta zortzi lagunartekoei ekingo diote.

Ander Ayalak zuzentzenduen Senide Fisioterapiaren zerbitzuak jarraituko du denboraldi honetan ere. Pasa den ikasturtean bezala, Amaia Mediero eta Cristian Mujika fisioterapeutak arduratuko dira jokalariak artatzen.

Bartzelonara duela sei urte joan zen ikasketak direla kausa eta bost denboraldi KH7 BM Granollersen eta beste bat Toulousen, Frantziako D2an, egin eta gero, Elene Vázquez (Donostia, 1999) bueltan da Bidebietara eta, super amara Bera Beraren aurredenboraldia uztailaren 26an egingo badu ere, euskal ligako taldearekin jokatuko du.

Ez da zorterik egon Q3 zozketan, gaur goizean Vienako EHFko egoitzan burutu dena. Super amara Bera Berak Norvegiako Sola HK gainditu beharko du European Leagueko multzoen fasean jokatu ahal izateko, aurkari gogorra, iaz Rocasa kanporatu zuena eta Camila Herrem erreferentzia moduan duen taldea. Azaroaren 12an joanekoa Norvegian eta 19an, itzulera Donostian.